Gernika Batzordea
Gernika eta "Gernikak" gogoan izan eta haien egoera salatu

Gernikaren bonbardaketak herri bat eta bere jendea suntsitzea baino gehiago nahi izan zuen: Herri bat sinbolikoki hiltzea, etsipenean erortaraztea, herri gisa zegozkigun eta dagozkigun eskubideei behin betiko errenuntzia egitea eta ahanzturan murgiltzea. Finean, Herri bizi bati bere etorkizuna bahitzea.

Gernikaren bonbardaketa esperimentu bat izan zen; izuaren laborategian diseinatutako esperimentu ankerra, hain zuzen ere. Ondoren etorri zen diktadurak ezarritako isiltasunak eta denboraren igarotzeak, pasarte hura historiaren anekdota gisa utzi nahi izan du. Gernika Batzordea, hutsune hori betetzen laguntzera dator, bonbek txikitutako eta hedatze-uhinek barreiatutako bizitza eta bizipen zatiak batu eta kontakizun kaleidoskopikoa eraikiz. Memoria Historikoari bere lekua egiten ari gara.

Herri asko dira, zoritxarrez, egoera berdintsua bizi izan dutenak (eta bizitzen ari direnak). Hori dela eta, Gernikatuak izan diren herriekiko anaikidetasuna aldarrikatzen dugu. Belaunaldi berriek lanketa horren lekukoa hartuko dute, beste herri batzuetako gazteen bizipenak ezagutu eta memoriak partekatuko dituzte jokoan dagoena mundu osoaren osasuna da-eta.

Gernika Batzordea egungo momentu historikoaren zerbitzura jarri da, gatazka politikoen aurrean soluzioak bilatu asmoz. Gure txori koloristak gizabanakoen eta kolektiboen eskubideen aldeko txioa egiten du.

El bombardeo de Gernika supuso algo más que la destrucción de un Pueblo y sus gentes: quiso matar simbólicamente al Pueblo, condenarnos a la desesperanza y a renunciar para siempre a nuestros derechos y sumirnos en el olvido. En última instancia, secuestrar el futuro de un Pueblo vivo.

El bombardeo de Gernika fue un experimento; un experimento cruel diseñado en el laboratorio del terror. El silencio impuesto por la dictadura que la siguió y el paso del tiempo han querido que aquel acontecimiento se convierta en una mera anécdota histórica. Gernika Batzordea viene a llenar ese vacío, construyendo un relato caleidoscópico una vez reunidos los restos de vidas y vivencias destruidas y dispersadas por las bombas. Estamos dando su lugar a la Memoria Histórica.

Desgraciadamente, son muchos los pueblos que han vivido (y viven) una situación semejante. Por eso, reivindicamos una hermandad por los nuevos Gernikas. Serán las nuevas generaciones las que recojan ese testigo, conociendo las vivencias y compartiendo las memorias de sus iguales en el mundo, porque está en juego el bienestar de todos y todas.

Gernika Batzordea está al servicio del momento histórico actual, tratando de buscar soluciones a los conflictos políticos. Nuestro colorista pájaro grita en favor de los derechos individuales y colectivos.