Gernika Garretan
Gernika Garretan Kultur Alkartea

2004an, Gernika Batzordeak 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketaren dramatizazioari buruz zenbait urte lehenagotik abian jarri zuen proiektu baten ibilbideari ekin zitzaion, eta gertaera izugarri horrek betiko markatu zuen herriaren errealitatea.


2013. urteaz geroztik, bi urtez behin antzezten dira urte hartan gertatutakoak; 180 pertsona inguruk parte hartzen dute muntaian: haurrak, gazteak, helduak, musikariak, abesbatzak, dantzariak erdiguneko kaleetan zehar. Denok batu genituen indarrak gertatu zena salatzeko, eta, amaitzeko, etorkizunari kantu bat egin genion, existitzen jarraitu nahi duen herri baten jaiotzarekin.


Kultura gizarte-sistema bat da, amaierarik gabeko harreman-sare bat. Herri txikiek bizirik iraun nahi dute, eta horregatik babesten dute beren kultura; kultura hori etorkizunez betetako arma da, lankidetza da, identitatea, iragana eta etorkizuna lotzen dituen hari fina, azken batean memoria historikoa eta kolektiboa.

En el año 2004 se inició la andadura de un proyecto que el colectivo “Gernika Batzordea” venía gestando desde hacia varios años sobre la dramatización del bombardeo de Gernika el 26 de abril de 1937, terrible suceso que marcó para siempre la realidad de la villa.

Desde el año 2013 se viene representando de manera bianual, los hechos acaecidos en aquel año; un montaje en el que colaboran en torno a unas 180 personas, niñas, niños, jóvenes, adultos, músicos, coros, dantzariak… recorriendo las calles céntricas. Todos unimos nuestras fuerzas para denunciar lo que pasó finalizando con un canto al futuro, al renacer de un pueblo que quiere seguir existiendo.

La cultura es un sistema social, una red de relaciones sin fin. Los pueblos pequeños quieren sobrevivir y por eso protegen su cultura; esa cultura que es “un arma cargada de futuro”, es cooperación, identidad, el fino hilo que une pasado y futuro, en definitiva memoria histórica y colectiva.