Urriaren 9an,asteazkena, “Zenbat Lo” liburuaren aurkezpena izan genuen Astran. Amaia Agirre bertsolariak gidatuta, Nekane Txapartegi euskal preso ohiaren presentziarekin eta Iraitz Lizarraga testugile eta Izaro Lizarraga ilustratzailearen partaidetzarekin.
Preso dagoen ama eta bere alabaren arteko harremanean oinarriturik, memoria ariketa, pedagogia materialaren beharra eta gatazkaren begirada feminista uztartu zituzten emanaldi ederrean. Eskerrik asko egindako ekarpenagatik!