William Smallwood “Egurtxiki” zendu da

William Smallwood “Egurtxiki” ,Gernika eta bere memoriaren laguna, 91 urterekin zendu dela jakin berri dugu. Idahon harreman estua izan zuen hamarkadetan hainbat euskaldunekin.

“Gernika bonbatu zuten eguna” liburuaren egilea da, hainbat aldiz bertan izan dena, ondoren ere. 70.hamarkadaren hasieran Gernikara etor zen, eta ezkutuan, 1937ko apirilaren 26an pairaturiko bonbardaketaren testigantzen lekukotzak jaso zituen. Orduko frankismo erregimenak pertsona bat bonbardaketari buruz hitz egiteagatik atxilotua eta torturatua izateko arriskua ezarria zuen. Liburua, jasotako testigantzen bilduma da, eta gertaturikoa zuzenean sufritu zutenei ahotsa emanez, egia nazioarteratzeko bide emankorra bihurtu zen bere lana.

Hona hemen liburuaren zati bat (epilogoan) bere 1972-73ko bizipenen lagin gisa:

“Oinez hasi nintzen Gernikarantz bueltan beste gauza batez ohartu nintzen. Gernikara zihoazen emakumeak ikusi nituen errepidean goiz osoan zehar; emakumeak esnez eta barazkiz beteriko urontziak zeramatzaten astoekin zihoazen, (…) Eta adinari erreparatuta, 1937ko zorigaiztoko astelehen goiz hartan posible zen emakumeak errepide beretik astoak eraman izana. Horixe galdetzen nion neure buruari eurekin oinez nindoala. Zer konta zezaketen egun hartaz? Herrian egon izan balira, nola lortu zuten bizirautea? Galderak egitea pentsatu nuen eta, era berean, esfortzu hori alferrikakoa zela”…

Doluminak senide eta hurkoei. Gure aitortza egindako lanagatik. Gernika memoriaren lekuko izateko egindako ekarpena gurekin geratuko da, Egurtxiki.

Gernika Memoriaren Lekuko

Artxiboa

Gaiak