Urriak 21: Gernika-Palestina mobilizazioa

2024ko urriaren 21ean – Donostiako mobilizazio nazionalaren bidez Gernika-Palestina jaio zen lehen urteurren egunean- 180 mobilizazio baino gehiago egin dira herri, auzo eta hirietan. Eta goizean zehar sindikatu ia guztiek era bateratuan hiriburuetan, unibertsitate campusetan, hezkuntza komunitateak ikastetxeetan eta lantegi ugaritan ekimenak egin dira Gernika-Palestinak deituta eta eragile politiko, sindikal eta sozialekin elkarlanean.

Gernika Memoriaren Lekuko hastapenetik dinamika herritar honen partaide izan da, eta Gernika-Lumon ere, elkarretaratzea egin dugu 300 lagun elkartuz. Azpimarragarria da Gernika-Lumoko hiru udal taldeen ordezkari instituzionalek parte-hartu dutela ekimenean. Gernikatik Palestinara, haritzetik olibondora: Palestina askatu!

Argazkiak: Unai Olaeta eta Ekain Monge:

Busturialdeko Hitzak eskualdeko elkarretaratzeen berri eman du:

Eta Gernika-Palestina deialdi herritarrak jakin arazi duenez, 20.000 lagun mobilizatu gara 200dik gorako deialditan:

https://www.gernikapalestina.eus/ekimena/20-000-lagun-mobilizaturik-200dik-gorako-deialditan/

Artxiboa

Gaiak