Urdaibai: Norantz?

2023ko urraren 10ean, asteartea, Ipes elkarteak “Urdaibai: Norantz?” mahai-ingurua antolatu du, ASTRA Gernikan. Bertan, Arlette Apraiz mugimendu feministako kidea, Alaitz Ajuriagerra mugimendu ekologistakoa, Aitor Bilbao gazte mugimendukoa eta Nadia Nemeh Bermeoko alkatea izan ditugu partaide. Feminismotik, ekologismotik, gazteriatik eta udalgintzatik gogoetatzeko.

Ezarri nahi diguten eredu bakarraren aurrean (neoliberalismoan oinarritua) bestelako eskualde eredu alternatibo baterantz dauden diskurtso, iritzi eta ekinbideei arreta jarri nahi izan diogu, elkarlanean eraiki daitezkeen hausnarketa eta egitasmoak sustatzeko asmoz.

Dena den, eta testuinguruak hala markaturik, bi elementuri ere arreta jarri genien: batetik, eta Busturialdean bolo-bolo dagoen Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurrean, STOP plataformak deituriko urriaren 28ko mobilizazioa presente egon da, plataformako partaideei ahotsa emanez; eta, bestetik, Palestinari elkartasuna adierazi eta sionismoa, okupazioa eta apartheidaren aurrean gaudela aldarrikatzeko espazioa bihurtu dugu. Gora Palestinako herri askea!

Busturialdeko Hitzak mahai-inguruko kronika egin du:, eta berri-paperean ere jaso du. Hemen irakurgai:

Artxiboa

Gaiak