Urdaibai: Non gaude?

2024ko urtarrilaren 8an (asteartea) arratsaldeko 19tan ASTRA Gernikan hitzaldia antolatu dugu Ipes elkarteak “Non gaude?” izenburu pean. Horretarako, Joserra Díez UPV/EHUko irakaslea eta Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai STOP plataformako kideak gonbidatu ditugu. Urdaibai D’or batean bizi nahi ez dugulako, azken hilabeteetako mugimenduak, Urdaibai bizigarri bat eraiki nahi dugulako.

#Ipes#ezutzigaldetzeari

75 lagunetik gora elkartu gara: krisi eko-sozialaren testuinguratzetik, biosfera erreserbaren ezaugarritzera pasata, Guggenheimen hedapen nahiaren nondik norako guztietara heldu gara. Oso interesgarria izan da eta publikotik parte-hartzea egon da, gaiak duen ardura mailaren isla.

Artxiboa

Gaiak