Raji Sourani abokatu palestinarra, Gernikan izan da gurekin

Raji Sourani abokatu palestinarra gurekin izan da, Gernika-Lumon. Mundubat elkartea eta Yala Palestina Nafarroa Garaiko plataformarekin batera Gernikan burutu genuen Palestinaren aldeko mosaikoa ezagutu, eta Gernika eta bere memoria berarekin partekatzeko une emankorra izan da.

Palestinian Center for Human Rights-PCRH elkarteko zuzendaria da, Gazan bertatik lan egiten duen abokatu esanguratsua. Azken asteetan Hego Afrikak sustatu duen Israelen aurkako salaketako ekipoan partaide izan da ere.

Beste behin ere Palestina herriarekin gaudela adierazteko baliatu dugu; eta Gernika berririk ez dugula nahi ozen aldarrikatzeko unea izan da ere. Gernikatik Palestinara. Haritzetik olibondora #STOPGenocide #SOSGaza #FreePalestine

Aurreko egunean IruƱean izan zen. Bertako alkateak udalean jaso zuen, eta arratsaldean konferentzia jendetsua eman zuen hirian. Gernikatik pasa eta gero, Madrilera zihoan beste hitzaldi bat ematera, eta, horren bitartez, gaur egun Gazak pairatzen duen genozidioa salatzeko ahotsa altxatu, eta nazioarteko komunitatearen soluziorako inplikazio eskaera zabaldu nahi izan du. Eskerrik asko Mundubat elkarteko kideei eta Yala Palestinako partaideei horrelako figura garrantzitsu bat Gernikara ekartzeagatik.

Raji Sourani: thank you for coming to Gernika. It has been a pleasure to meet you. For whatever you need, you will have Gernika on your side.

Artxiboa

Gaiak