Datorren apirilaren 24an Ipes elkartea eta Arrano kultur elkarteak elkarlanean, poesia errezitaldia antolatu dugu ASTRA Gernikan: Oroitzen Hondarrak nota txikietan izeneko emankizuna da, Mikel Etxaburu olerkariaren poemetan oinarrituta, baina ikus-entzunezko eta musikaz jantzia eszenatoki gainean (dohainik). Berarekin batera Nerea Zuloaga, Izaskun del Cerro eta Yera Sanchez aritzen dira.