Southworth eta Gernika

“Herbert Southworth pertsonalitate oso garrantzitsua zen. Oso pertsona berezia, biografia berezia zeukana; bera II.mundu gerran izan zen Estatu Batuetako agente sekretu bat Europan, nazien kontra. Ibili zen Europan eta Afrikan lanean, baina ez zitzaion batere gustatu Estatu Batuen politika II.mundu gerra amaitu zenean eta ikerlari independiente bat bihurtu zen.

Bere kontura hasi zen batez ere nazismoa, faxismoa eta frankismoa ikertzen. 1977.urtean hau izan zen gure lehenengo “fitxajea” Gernikaren bonbardaketaren ikerketarako, esango genuke. Berak onartu zuen, eta oso pozik gainera, berarentzat , ikerketa hori, urteetan, bere bizitzaren lana, ezta? Egin ondoren, Gernikara etorri, eta lekuan bertan azaltzea zer izan zen, berarentzat oso berezia izan zen…lagun egin ginen, eta egun asko eman genituen hemen elkarrekin; urteetan etorri zen eta kontatzen zuen berarentzat zela historia ikerketa eta gero, tokia ezta? Gernika bera lotzea berarentzat oso oso hunkigarria izan zen eta pozik etorri zen”.

Karmelo Landa Mendibe. “Gernika Batzordea, kontakizun kaleidoskopiko bat” ikus-entzunezkoan esana (2021).

Gernika Batzordeak bere ekarpena euskarri batean sintetizatu zuen, 2000.urtean argitalpen forma hartu zuena, eta hizkuntza ezberdinetan jasoa. Hemen pdf formatuan:

Plaza batek bere izena du Gernika-Lumon (San Kristobalen goikaldean), 2004az geroztik. Plaka bat dago bertan esan nahia adierazten:

Plazaren iragarpen ekitaldiko argazkiak Gernikako Udalarenak dira, eta Kultur Etxeak eman dizkigu (I) 2004
Plazaren iragarpen ekitaldiko argazkiak Gernikako udalarenak dira, eta Kultur Etxeak eman dizkigu (II) 2004
Plazaraen iragarpen ekitaldiko argazkiak Gernikako Udalarenak dira, eta Kultur Etxeak eman dizkigu (III) 2004

Erpin berri bat sortu zen Herbert Southworth eta Gernika lotzeko. Izan ere, Saint Benoit- du-Saut (Orleans ondoan dagoen herrixka) estatu frantziarreko herriko alkatearekin hartu-emana eraiki zen urteetan zehar, Jean Chatelut jaunarekin, hain zuzen ere.

Herri horretan bizi izan zen Southworth bere bizitzaren azken urteetan, eta bertan hilobiratua dago. Jean Chatelut bere laguna izan zen, eta Gernikara etortzekoak izan ziren biak elkarrekin. Azkenean, 1999.urtean hil zen Southworth, eta alkatea urte batzuk geroago -2004.urtean, hain zuzen- etorri zen gure herria ezagutzera, 67.urteko bonbardaketaren urteurren testuinguruan. GARA egunkariak jaso zuen orduko kronika:

Gerora bisita bueltatu zitzaion, Gernika Batzordearen delegaritza bat herria ezagutzera joanda, eta Southworth-i Gernikako garaikurra eskainiz.

Urteak aurrera, Jean Chatelaut berriz ere harremanetan jarri zen gurekin, Josu Barandika (Gernika Batzordeko kide historikoa)-ren bitartez. Bere biografia liburua idazten zegoen, eta Gernikarekin izandako harreman pasartea jaso eta Gernika eta bere memoria lantzen genuen hitzak jaso nahi zituelako. Horretan genbiltzala heldu zitzaigun bere alaba Anne-ren bidez, aitaren heriotz berri lazgarria.

Hitz batzuk luzatu genizkion, Gernika Batzordearen bidez, senideei eta, oro har, herritarrei:

Eta lanean jarraitu dugu. Post morten bere artxiboa eta biografiari loturiko informazioa bildu du Anne alabak. Eta Gernikari dagokion ezagutza, irekitako webguneko atal honetan jaso ditu:

http://www.payse-editions.fr