Memoria elkarrizketa: Durango 1936 elkartearekin, Harizpen

Ipes elkartearen memoria elkarrizketa berria izan dugu (azaroaren 26an). Andoni Barreña izan genuen, Gernikan. Durango 1936 elkarteko kidea da, eta beraien ibilbidea, egitekoa, erronkak etab. kontatu zizkigun solasaldi emankorrean.

2007an jaio ziren, eta geroztik lan itzela egin izan dute martxoaren 31ko bonbardaketa egunaz harago herri-memoria modu iraunkorrean lantzeko Durangon: testigantzak jaso, urtekaria aldizkaria, gogoeta gune gisa, kerella, transmisiorako euskarri izaten….haien webguneak islatzen du lana: www.durango1936.org


Ipes elkarteak sustaturiko memoria elkarrizketa saio berria izan zen Harizpe txokoan eginikoa, Arrano kultur elkarteko egitarau lan-taldearekin batera.

Memoria elkarrizketak azkeneko bi urteetan garaturiko dinamika da, eta bere xedea herri-memoriari loturiko dinamika, proiektu, egitasmo, elkarte etab.en esperientziak jaso, ikasi, eta hausnarketa komunetarako euskarria izatea da: Gasteiz, Mungia, Durango, Larrabetzu… izan dira mahai-gaineraturiko batzuk, eta emankorrak dira, zinez.

Andoni Barreña, Durango 1936 elkarteko kidea izan genuen gonbidatu bezala