Memoria elkarrizketa: Baratz-pe ikus-entzunezkoaren aurkezpena eta solasaldia ASTRAn
Espainiar ultra-eskuindarren ekintza zuzenean pairatu zituztenen parte-hartzea izan zen solasaldian. Lehen lerroko lagunak dira

Baratz-pe Mungiako taberna bat zen; 1980.urteko urriaren 21ean BVE taldeak egindako tabernaren aurkako erasoa pairatu zutenen testigantza zuzena barnebiltzen duen ikus-entzunezkoa izan dugu ASTRA Gernikan izandako aurkezpen-solasaldian; Ipes elkarteak sustaturiko ekimenean. Lanaren azpi-izenburuak dioen bezala, hutsune bat oroimenean egon badagoelako.

Haizetara memoria elkarteak bultzaturiko ekimena da, eta, Gernikako aurkezpenean Ibai Alzaga elkarrizketatu dugu: elkarteko kide, proiektuaren sustatzaile, eta espainiar faxisten ekintza pairatu zutenen biktimei elkarrizketak egin dien laguna. Ez-ezagutzera kondenatu nahi izan den pasarte gordina da Baratz-pekoa, eta Haizetara elkartearen ekimenaren bidez, argitaratua izan da ikus-entzunezko eran.

Eskerrik asko egindako lanagatik, ekarritako lekukotzagatik, eta oroimen hutsunea ezagutzaz, aitortzaz eta justizia aldarrikapenez, betetzeagatik.