Memoria elkarrizketa: atzo eta gaur kazetaritza gatazka lekuetan

Beñat Zarrabeitia kazetariak gidatua (Hamaika TB) Lauaxetak zuen kazetari sena erreferentzia bezala baliatu, eta atzoko eta gaurko kazetaritzaren funtzioa gatazka guneetan aztertu genuen, ekainaren 25ean (Lauaxeta erail zuten egunaren urtemugan) ASTRA Gernikan.

Gernika eta bere suntsiketa, post-egia.ren adibide garbia izan zen 1937an; komunikazio bideen erabilera, komunikabide indartsuena eta haien atzean dauden interesak, gatazka kazetaritzarekin lehian egon dira historikoki, -Gernika horren lekuko- eta gaurko eguneko gatazketan nabaria da presente dagoela oraindik.

Bi bloketan bereiztu genuen saioa: lehenean Ane Irazabal EITBko korrespontsalari elkarrizketa egin zion; Lesbos-etik etorri berria, orduko jende uholdeen migrazio fluxuak jasotzen zegoen zuzenean Balcanetan. Handik, eta internet bidez, egin genion elkarrizketa Aneri.

Gerora, bigarren bloke batean, Txente Errekondo analista politikoaren txanda izan zen. Ezagutza eta esperientzia handiko pertsona, urteetan munduan barrena emaniko hainbat gatazka eta beraien iturburuak aztertu ditu modu kolektiboan.

Bi saioei hasiera, zubi-lana eta bukaera emateko, Gotzon Barandiaran idazleak Estepan Urkiaga Lauaxetaren hainbat olerki eta pasarte irakurri zituen, Laukizko pertsonaiaren aurpegi literarioa gerturatuz.

Artxiboa

Gaiak