Gernikako Harizpe elkartean memoria elkarrizketa berri bat izan genuen Ipes elkartearen eskutik.
Markinaldeko Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak izan ziren, Patxi eta Alberto.
Urteetan zehar egindako lanaren berri eman ziguten: testigantza ugari jaso, des-hilobiratzeak sustatu, transmisio lana, elkarlana zenbait eragile eta elkarteekin…eta azken erronka da Erorien Haranean dituzten Markinaldeko zenbait gorpuzkinen berreskurapen-lana egiten daudela haien senideekin. Zorionak egiten zabiltzaten lan guztiagatik!
Informazio gehiago blogean dute erakusgarri: ahaztuenoroimena.com
Bertan, besteak beste, atzoko saioari amaiera emateko jarritako bideoa duzue ikusgai. Gernikaren bonbardaketaren Inmaren kontakizunak -izatez gernikarra, gaur egun Markinan du bizitokia- inpaktatu egiten du, zinez: