Datorren apirilaren 28an (igandea) Gernikako bonbardaketaren 87.urteurreneko egitarauaren baitan, Ipes elkarteak antolatu duen olerki emanaldi musikatua. Mikel Etxaburu olerkariak lan berria du, eta bere emanaldi musikatua (aurreko lanaren emanaldia ASTRAn egin genuen, orain bi urteko urteurren egitarauaren baitan) izango da, hainbat tokitan egingo duen bezala. Aldiz, ASTRAkoa, obraren estreinaldi emankizuna izango da.
Ekitaldiaren izenburua: “Manttalingo alaba” da eta Saturrarango emakumeen espetxeko errealitatean oinarritua dago. Hitzek, ahotsa, biolina eta akordeoia dituzte bidaide.