Lleida

Iaz bezala, ASTRAko eta Guernika Memoriaren Lekuko herri plataformaren ordezkaritza bat hurbildu gara Lleidaraino, 1937ko azaroak 2an, katalan hiri horren kontra burutu zen aire erasoa oroitzeko. Egun hartan, arratsaldeko 4etan, zubi bat txikitzea helburu, italiar Aviazione Legionariako bederatzi aparatu (edo hamabost, zenbait iturrien arabera) hiria erasotu zuten, neurri desberdinetako 320 bonba, gehi 64 bonba su-eragileak jaurti eta bizilagunak metrailatuz. Faxistak hirian sartu ostean Erregistro zibileko datuak desagertu baziren ere, orduko Generalitateko arduradunek 750 hildako eta zauritutako baino gehiago egon zirela, zioten. Sistema militarraren doinua bereziki ezaguna egiten zaigu…

Lleida, betidanik leku estrategikoa Aragoi eta Kataluniaren artean, oso zigortua izan zen 1936ko gerran. Hurrengo urtearen hasieran, martxoaren 27tik apirilaren 3a arte, bertan borrokatu zen bataila gogorraren ondorioz hiria ia guztiz txikituta geratu zen. Bataila horren barnean beste aire eraso batzuk egin zituzten faxistek, kasu honetan Kondor Legioaren eskutik, Euskal Herriko lurretan egin zuten bezala, Kataluniako lurretan zabaltzen hasiak ziren bonbardaketa terrorista kanpainen testuinguruan (Bartzelona, Granollers, Reus, Tarragona, Figueres… eta hainbat herri txiki eraso zituzten).

Badira urte bi La Baulako lagunak ASTRArekin adiskidetzeko Gernikara etorri zirela eta ordutik, Guernica-Gernikara plataforma osatzen dugun taldeok harreman horretara bildu gara. Aurten Lleidan prestatutako zenbait ekimenetan parte hartu dugu. Azaroaren 2an, Memoriaren eraikuntzaren izaera gatazkatsu eta askatzailea ardatz, Gernikan horren lanketaren historia, esperientziak eta aukerei buruz mintzatu ginen; elkartze bazkari bat izan genuen eta arratsaldean, 1937ko erasoa oroitzeko ekitaldira eta horren osteko ibilbide historikora bildu ginen.

Artxiboa

Gaiak