Kurdistanekin elkartasun ekimena

Gernikatik begirada bat Kurdistanen egungo egoerari, Kurdistanekin Elkartasun Ekimena taldearen eskutik.

Kurduar diplomatiko,HDPren kide eta estatu espainiarrean ordezkari den Eyyup Doru jaunak Kurdistanek gaur egun bizi duen egoeraren berri eman digu.

ATZO GERNIKAN, GAUR KURDISTANEN

Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak eta Kongra Star-ek Gernikarekiko solidaritatea adierazi dute.

Faxismoa ehunka herri desagerrarazten saiatu da eta Kurdistan da horietako bat. Turkiak, Iranek eta eskualdean presentzia duten atzerriko beste presentzia batzuek Kurdistan garatzen ari den proiektu politikoa oztopatu nahi dute, konfederalismo demokratikoa, hain zuzen ere.

Kongra Star-ek Siria iparraldeko zein ekialdeko emakumeak ordezkatzen ditu, kurduak, arabiarrak, asiriarrak zein turkomanoak. Hala, emakume horien guztien izenean, Gernikarekiko solidaritatea erakutsi du elkarteak, bonbardaketaren 84. urteurrenean.

Gernikan bezalaxe, zibilen aurkako erasoak errealitatea dira oraindik. Estatu zapaltzaileen eraso sistematikoa da, herriak sarraskituz betikotu nahi baitira. Indarrak batzeko eskatzen digute, gizarte aske, berdintsu eta demokratikoa izateko.

A look at Kurdistan from Gernika, by Kurdistanekin Elkartasun Ekimena (solidarity initiative with Kurdistan)

Mr. Eyyup Doru, Kurdish diplomat, member of HDP and Kurdish representative in the Spanish state, talks to us about the current situation in Kurdistan.

YESTERDAY IN GERNIKA, TODAY IN KURDISTAN

“Kurdistanekin Elkartasun Ekimena” and “Kongra Star” send their solidarity to the people of Gernika.

There are hundreds of peoples that fascism has tried to annihilate and Kurdistan is one of them. Turkey, Iran and other foreign powers in the region are trying to avoid the political project that is being developed in Kurdistan: Democratic Confederalism.

Kongra Star represents the women of the north and east of Syria: Kurds, Arabs, Assyrians, and Turkwomen. On their behalf, Kongra Star stands in solidarity with the people of Gernika on the 84th anniversary of the bombing.

As in Gernika, the attack against civilians continues to be used. It is a systematic attack by oppressive states whose objective is to perpetuate themselves by massacring other peoples. Kongra Star appeals to the unity of forces in order to create a free, egalitarian and democratic society.

Artxiboa

Gaiak