Guernica, Gernika eta Memoria Bizia -Jardunaldiak-

Aurten 40 urte beteko dira Guernica margolanak Espainiara bidaiatu zuenetik. Izen eta toki sinboliko baten historia eta askotariko esanahiak daude margolanaren atzean. Alde batetik, odola, samina, suntsipena, zapalkuntza; bestetik, tinkotasuna, duintasuna, memoria eta askatasunerako bidea.

Urtemuga honen harira, Picassoren lana eta Gernika-Lumoko herria lotzen dituzten hariei buruzko jardunaldiak antolatu ditugu azaroaren 13an eta 14an, Gernikan. Jardunaldiotan parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu, aipatutako bi elementuen arteko harremana, gertaera historikoak, artelanaren ezaugarri estetikoak eta indar sinbolikoa ezagutu eta aztertzeko eta aldi berean, gerraren neurrigabeko hondamendiagatik eta justiziaren zein egiaren aldeko borrokagatik Gernikak memoria leku gisa duen zentzuaz, balioaz eta esanahiaz hausnartzeko.

Este año se cumplen 40 años desde que el Guernica viajara a España. Se trata de una obra que narra la historia de un nombre y lugar simbólicos y que alberga diversos significados. Por una parte, la sangre, el dolor, la destrucción y la opresión; por otra, la resistencia, la dignidad, la memoria y el camino hacia la libertad. Con motivo de este aniversario, el 13 y 14 de noviembre celebraremos unas jornadas en Gernika, que versarán sobre los lazos existentes entre la obra de Picasso y el pueblo de Gernika-Lumo. Les invitamos a participar en estas jornadas para conocer y analizar la relación existente entre los dos elementos, los hechos históricos, las características estéticas y la fuerza simbólica de la obra de arte, así como para reflexionar en torno al sentido, valor y significado que Gernika ha adquirido como lugar de la memoria tras la desmesurada destrucción causada por la guerra y tras la lucha por la justicia y la verdad.

Comprar entradas para Guernica, Gernika eta memoria bizia

 

EGITARAUA

LARUNBATA, AZAROAK 13, Elai Alai aretoan

9:00 Harrera, akreditazioak eta materialaren banaketa
09:30-09:45 JARDUNALDIEN IREKIERA

09:45-10:15 Karmelo Landa: Guernicaren azken aurreko bidaia
10:15-10:45 Angel Rekalde: Memoria: lekuak lekuko
10:45-11:15 Beñi Agirre: Gernika, memoria lekua
11:15-11:30 Guernica eta Guernicak: mundu mailako ibilbidea (atzerritik bidalitako bideo laburrak)
– Basque Children of ’37 (Erresuma Batua)
– Berlingo Euskal Etxea
– Amaia Uribe (New York)
– Noam Chomsky
– Museo Picasso Málaga
– Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza (New York)
– Mikel Ayestaran (Jerusalem) eta Ane Irazabal (Berlin)

Atsedenaldia eta kafea

12:00-12:30 Xabier Irujo: Genozidio Euskal Herrian.
12:30-13:00 Felicitas Lorenzo: Tras los pasos de Pablo Picasso.
13:00-13:30 Oteiza Museoa: Guernica: koadroaren analisia Oteizaren ikuspegitik
13:30-14:00 Gernika Memoriaren Lekuko Plataforma: 420 km: Guernica Gernikara

14:30-16:30 Bazkaria (katering zerbitzua, tokiko produktuekin) Astran

16:30-17:30 Mahai-ingurua hizlari guztiekin: Guernica, memoria bizia (Astran)
17:30-18:00 Kongresuaren amaiera eta oroigarriaren banaketa

18:00-19:00 Bisita gidatua: Astra eta babeslekua

IGANDEA, AZAROAK 14

10:00-12:30 Muruetara ibilaldia Iratxe Arriolarekin
13:00-14:30 Urdaibai Bird Center-era bisita