Ipes elkarteak “memoria elkarrizketa” saio berria egin zuen, otsailaren 11an, Gernikan, Harizpe elkartean (Arrano taberna goikaldean), bertako egitarau lan-taldearekin elkarlanean; eta hizlari gisa Iñaki Egaña historialaria izan zuen.
60 lagunek adi-adi entzun zituzten Iñaki Egañaren azalpen eta esposaketak. 83 urteko memoria-ibilbide bat egin zigun ia 2 orduko saioan:
Datuz eta dokumentazioz hornitu zuen bere hizaldia, argazki esanguratsuekin osotua. Adibide gisa: Euskal Herrian 1936ko gerran hildako gudariak 6500 izan ziren; aldiz, Francoren armadakoak, 10.200. Fusilatutako errepublikarrak 5.550, frankistak 769; ihes egindako haurrak 37.930, eta estatu frantziarrera, Suitza, Belgika, Ingalaterra, SSBB, Danimarka…izan zituzten helduleku.
Frankismoaren fase luzeari arreta jarri zion, ondoren, 1936-1975 bitartekoa: konfiskazioak, sexu erasoak, torturak eta tratu txarrak, eskubide zibil urraketak…amnistia legeraino (barne).
Botere faktikoak aztertu zituen ere: nazioarteko homologazioa, kontakizuna, militarizazioa, ejerzitoa, botere ekonomikoa, instituzioak, ustelkeria, estatu terrorismoa, atxilotze eta espetxeratzeak, torturak… baita ikurrek gatazka eta erregimen batean duten esan-nahi, indar eta erabilera ere.
Francoren deshilobiratzea 2019ko urrian, azaroaren 10ko estatu espainiarreko hausteskunde emaitzak (Vox-en igoerarekin, adibidez) eta azaroaren 20ko urteurrenak zeuden eszena gisa, halabeharrez; baina baita otsailaren 13an torturaren aurkako eguna zela ere, Joseba Arrregi gaztea torturen ondorioz erahila izan zenetik 39 urte betetzen zirenean; eta, zentzu horretan, interesgarria iruditzen zitzaigun Franco aktualitatean zegoela baino 2019-20an frankismoaren eguneratzeaz gogoeta egitea: komunikabideetan, judikaturan, elite ekonomikoetan, elizan, botere politikoan, monarkian…. azken hamarkadettako bilakera aintzat harturik, frankismo soziologikoaren irakurketa bat trasladatzea non eta Gernikan, interesgarria begitatzen zitzaigun. Franco deshilobiratu bai, baina frankismoa sistema espainiarrean “deshilobiratua” ez dagoelako.
Jasotako erantzuna eta eskainitako azaterketa ikusirik, asmatu genuela esan dezakegu. Eta jarraizteko asmoa dugu, gainera. Zentzu horretan, eta Gernikaren bonbardaketaren 83.urteurrena hurbiltzen arin delaren testuinguruan, Markinaldeko Ahaztuen Oroimena elkartea gonbidatu dugu datorren apirilaren 22rako (asteazkena) arratsaldeko 19,30etan ASTRAn (Gernika) memoria elkarrizketa berria egiteko. Nondik gatozen beharrezkoa delako, gaurko errealitatea interpretatzeko, baina, batez ere, ezinbesteko lanbesa delako etorkizuna eraikitzeko.