Gernika sariak
Bakeak, bakegintzak, aurpegi askotarikoak ditu: tindatutako masailak, sudur gorri-gorriak, ilaje koloretxoak, eta margotutako ezpainetan, beti-beti, irribarrea. Gatazka armatuek, emigrazioek, gaixotasunek umeak ere kolpatzen ditu, etorkizuna errotik moztuz sarritan, Gazako umeen aurkako sarraskia kasu. Irribarrea saminari edota tristeziari aurre egiteko antidoto ezinbestekoa da. Gure herrian milaka umek jaso dute 37 urte hauetan alaitasunaren berotasuna egoera latzei aurre egiten laguntzeko, bakea aurkitu dezaten momentu batean bada ere.
Horregatik, Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren hautagaiak 2024ko Gernika Sarientzako, honoko hauek dira:
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak
Gernika-Lumon, 2024ko urtarrilaren 11an
Busturialdeko Hitzak jaso du berria: