GUERNICAREN GERNIKAK. Euskal artisten Guernicak eta horien ibilbidea

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak, 2008. urettik 2015. urtera arte, hainbat erakusketa antolatu zituen gure artista garrantzitsuenetako batzuen eta Guernica margoaren zein Gernika Memoriaren Lekuaren arteko lotura artistiko eta pertsonalak azaltzeko. Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Ramon Carrera, Carmelo Ortiz de Elgea, Aranoa eta Gezala izan ziren horietako artista batzuk. Museoak munduan zehar eta gaur egunera arte artegintzan sortutako beste Guernica batzuei luzatutako begirada zabala eskeini zigun; horrekin batera, hausnarketa eta ikerketa kreatiboa eta kezka bai politikoak zein etikoak.  Orain urte batzuk zendu zen Xabier Saenz de Gorbea, Artearen historiatzaile, ikerlari, diseinatzaile, gidoilari, kritiko eta dibulgatzailea izan zen erakusketen komisarioa. Felicitas Lorenzok, Euskal Herria Museoko zuzendari ohiak elkarren arteko ibilbideaz eta, bide batez, Guernica margoak, euskal artegintzarekin dituen lotura sakonei buruz hitz egin digu.

Artxiboa

Gaiak