Guernica Gernikara, mobilizazioa

Azaroaren 27an, larunbata, Guernica Gernikara aldarrikatzeko mobilizazioa burutu genuen, 120 lagunek, Gernika-Lumoko kaleetatik zehar.

Irailaren 10ean, 40 urte betetzen zirela Guernica koadroa Madrilen bahiturik dutelaren testuinguruan, kanpaina abiatu genuen eta atzokoa izan zen prestaturiko azken ekimena. Aldarrikapenarekin jarraitzeko asmoa dugu, hala ere.

Ekimenean zehar, Tuka-tukada batukadako lagunek girotu zuten ibilbidea, hainbat gaztek eraman zuten Guernica koadroaren erreplika, Lilibertsoko bertsolariek parte-hartu zuten, eta baita Ross dantza taldeko neskek ere.

Hemen Txebi Arriaga argazkilariak egindako argazki galeria: #GuernicaGernikara #HerriBatenAldarrikapena #AzkenBidaia

Berria egunkarian, azaroaen 28an, azaldutako argazkia eta oina

Artxiboa

Gaiak