Guernica Gernikara, azaroaren 27an mobilizazioa

Datorren azaroaren 27an, larunbata, eguerdiko 13tan Gernika-Lumoko Udal Plazatik abiatuta, mobilizazioa burutuko dugu. Koadroa Madrilen dutela 40 bete dira aurtengo irailean. Kanpaina bat zabaldu genuen #GuernicaGernikara aldarrikatzeko eta hilabete hauetan egindako ekimen ugariren azken emaitza izatea nahiko genuke mobilizazio hau. Zabal dezagun deialdia! #HerriBatenAldarrikapena #AzkenBidaia

Zergatik Guernica koadroa Gernikara ekarri? 7 arrazoi:

1.- Izenari izana itzuliko zaiolako.

2.- Lekukotasun denak bere lekuan zentzu osoa hartuko duelako.

3.- Gure memoriaren sismografoa delako.

4.- Aitortza eta erreparazio keinua izan behar duelako.

5.- Gernika gehiagorik ez, ez hemen ez inon, adierazteko.

6.- Herri baten aldarrikapena delako.

7.- Etorkizun berri baterako atea zabaltzeko.

Artxiboa

Gaiak