Gernikatik Palestinara. Elkartasun deiadarra. Genozidioa amaitu! herri ekimenaren antolakuntzan parte-hartzen ari gara.
Gernika gehiagorik ez, ez hemen, ez Palestinan!
#SOSPalestina#GernikaMemoriarenLekuko
Agerraldi bidez, abenduaren 8ko deialdia egin dugu, Bilbon (azaroak 28):
Eta komunikabideetan, oihartzuna izan du. Hemen lagin bat:
Giza mosaikoa eta ekitaldia. Gernikako bonbardaketa egunean merkatu plaza izan zenekoan. Gernika berririk ez dugula nahi adierazteko leku sinbolikoa.
“GERNIKAN” abestia, Ken Zazpi taldeak musika eta Joseba Sarrionaindiak letra jarrita, moldatu da abenduaren 8an Gernikan Gernika-Palestina Deialdia Herritarrak egingo duen ekitaldirako.
Zoritxarrez Palestinan sarraskiak ez du etenik. Ehunka hildako pilatzen dira zerrenda makabro horretan eta mendebaldeko agintariek ez dute inolako erreakzio irmorik genozidioa gelditzeko. Gauzak horrela, palestinarrek azpimarratzen dute mobilizazioa irtenbide bakarra dela nazioartekoari jakinarazteko herriek ez dutela amorerik ematen.
Testuinguru honetan “Gernikan” bezalako abesti hunkigarria egoerara moldatzea erabaki da, 16.000 hildakoak, gehienak umeak, ahanzturan galdu ez daitezen, izen-abizenak ere dituztela gogora ekarriz.
Beraz, abenduaren 8an Gernikan giza mosaiko erraldoiaren batera“Gernikan” kantaren moldaketa lazgarri eta tinko entzungo da.Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak eskerrak eman nahi dizkie Mohammad Farajallah, Jon Lujanbio eta Joseba Sarrionandiari kantaren moldaketa posible egiteagatik.
Kredituak
“GERNIKAN” (musika: Ken Zazpi; letra: Joseba Sarrionaindia)kantuaren moldaketa.
Musika moldaketak: Eñaut Elorrieta.
Letra moldaketak arabieraz: Mohammad Farajallah, OI.E.S,Ikrame Benzyane.
Abeslariak: Eñaut Elorrieta eta OI.E.S
Koroak: IkrameBenzyane.
Grabaketa eta nahasketak: Haritz Harreguy.
Masterizazioa: Oh Brother Studio.
Produktorea: Igor Otxoa.
Hemen dago “GERNIKAN” kanta moldatua entzungai: