Gernikaren bonbardaketaren 86.urteurren egitarau-balorazioa

Gernika Memoriaren Lekuko plataformak bonbardaketaren 86.urteurreneko egitarauaren balorazioa egin genuen atzo, ASTRAn egindako lan-bileran. Ondorio eta irakaspen batzuk atera genituen, eta partekatu nahiko genituzke:

1.- Memoriaren fokua eta begirada zabaltzea da beti gure erronka. Memoria eraikitzeko bide, begirada eta modu anitz daudelako. Zentzu horretan, espazio eta eragile ezberdinekin elkarlanerako bideak jorratu izana positibo baloratzen dugu: kultur-etxea, Euskal Herria museoa, Drogueria Amutio, ikus-entzunezkoetan aritutakoak, antimilitarismoa, mugimendu feminista….

2.- Formetan ere, disziplina ugariren bidez plazaratu dugu lana: erakusketak, liburu-aurkezpenak, oroimen ibilbideak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, mobilizazioak…

3.- 18 ekimen burutu ditugu, 15 bat egunetan. Sarri kontraesan modura bizi dugun elementua da: ekintza asko denbora laburrean antolatzen ditugulako, eta, horrek, azpimarra egiteko aukera gutxiago eskaintzen digu, lanketa, zaintza…aldiz, beste aldean eragileak gugana datoz egitasmoak aurkeztera eta gu horren parte izan nahiko genuke…orekan dago gakoa, eta fintzen saiatuko gara.

4.- Memoria mugimenduetan saretze lana egin dugu: martxoak 3 elkartea, Lleida, Ahaztuen Oroimena 1936…potentzialitate handia nabaritzen dugu elkarlan horretan, eta sakontzeko bokazioa dugu.

5.- Erronka iraunkor bat dugu, eta oraingoan, zertxobait hobetu dugu horretan: gazteen protagonismorako leiho iraunkorra izatea. Ondarearen lanketan, bideo-klipean dantzariekin… landu dugu. Baina esandakoa: bide horretan sakontzea gure erronka da.

6.- Beste urte batez, Gernikako herriari zorionak eman nahi diogu. Ekimen, parte-hartze, inplikazio handiak ematen dira Gernika eta bere memoriaren eraikuntzan, eta pozgarria da sentitzea gure herriko memoria bizirik dagoela. Gernika bizirik!

#Gernika86

#GernikaMemoriarenLekuko

Artxiboa

Gaiak