Gernikako bonbardaketaren lekuko bi hil dira

Bidasoako Kepa Ordoki memoria elkarteko lagunen bidez jakin dugu Francisco Garcia San Roman asteartean Irunen hil dela.

Gernikako bonbardaketa ezagutu zueneko lekuko bat zen, eta 1937ko apirilaren 26an 7 urte zituen.

https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20240221/gernikako-bonbardaketatik-bizirik-atera-zen-francisco-garcia-san-roman-zendu-da

Behin baino gehiagotan bere testigantza eman zuen (prentsa, artxibategi eta dokumentaletan) eta azpimarra berezia egin nahi dugu horrelako transmisioek duten garrantziari; izan ere, bera bezalakoei esker hurrengo belaunaldiek lehen eskutik jaso baititugu Gernikaren aurkako sarraskiaren nondik norakoak.

Gure partetik, doluminak senitartekoei, eta lurrak goxo har zaitzala, Paco.

#MemoriaGara

#GernikaMemoriarenLekuko

Aste berean, Andone Bidaguren, Gernikako bonbardaketa ezagutu zuena, aste honetan hil da, 97 urterekin.

Memoria ekimen ugaritako partaidea, lekukotza askotan emandakoa, 10 urte zituen 1937ko apirilaren 26an.

Doluminak senideei, eta eskerrik asko zure ahotsaren bidez gure herriko historiaren parte izateagatik, Andone.

#MemoriaGara #GernikaMemoriarenLekuko

Artxiboa

Gaiak