GrafitiaTarragonako Cunit herrian egindako grafitia.
Guernica ThreeIngalaterrako Blackpool herrian zegoen Thunderbird three rocket eskultura 2006. urtean Picassoren Guernica koadroko irudiekin margotu zuten eta ordutik hona Guernica Three bezala da ezaguna.
Kalea guztiona daZumaiako udalak, kalea guztiona da ekimenak egindako 97 mural ezabatu zituen 3 urtean. 98 murala ordea ez zuten ezabatu. 2019ko otsailaz geroztik, Adierazpen askatasunaren txokoan presente da Guernicaren bertsio hau.
Hyde ParkLondreseko Hide Park-en errefuxiatuen alde egindako kontzentrazioa.
BuerlinicaBerlineneko Harresian Stephan Cacciatorek marrazturiko Guernica berezia.
Teusaquillo-Bogotá1945ean inauguratu zuten Teusaquilloko (Bogotá) Guernica parkea: “El Concejo de Bogotá homenajea a la heroica ciudad, símbolo de la democracia vasca”. 2015etik Guernicaren erreprodukzio hau dauka.
Guernika 2015Javcho Savov artistak egindako ilustrazioa errefuxiatuen tragediaren harira. Errefuxiatuak Europako atean itotzen.
Vasco LangaraIsidro Langara, erbesteko Euskal Selekzioko kidea eta frankismoaren exiliatua. San Lorenzo de Almagro argentinako talde mitikoaren aurrelaria izan zen aurrerago. Bere omenez egindako Guernica.
Irakeko gerra2003ko urtarrilaren 27an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren atarian dagoen “Guernica” koadroa tela urdin batez estali zuten. Egun baztuk geroago, Colin Powell AEBetako Estatu idazkariak Irakeko gerrai buruzko azalpenak eman zituen bertan.
Askatasunaren flotilla2011. urtean, Askatasunaren flotilla" ekimenak, 12 euskal artistek egindako "Guernica" koadroaren erreprodukzioa Gazara bidean eraman zuen "Gernika" deituriko itsasontzian. Ekimen honek Gazaren kontrako blokeoa salatzea zuen helburu.
Basoa oihukaNafarroako Zilbeti herriko pagadi bat babesteko "Guernica" koadroa margoztu zuten 2012. urtean, margo naturalak erabiliz. "Picassok margotutako haserre oihu hori da baso honen laguntza oihua". Elkartasun keinu modura, basoko bi pago txiki ere ekarri zituzten Gernikara.
Errepublika / ErrepresioaIrailaren 28an Kataluniako ikasleak kalera atera ziren Katalunikako errepublikaren alde eta errepresioaren aurka "Guernica"ren bertsio honekin.
Ongi etorriGernika asko dago oraindik munduan. Milaka dira gerratik, gosetik, injustiziatik ihes datozenak. Zabaldu ditzagun harresiak. Ongi etorri Euskal Herrira, ongi etorri Gernikara. Guernikatik Gernikara.
MaravillasEuskal Herriko hiriburuan, gaztetxe bat. Memoria historikoa lantzeko leku bat, gauzak aldatzeko leku bat, mundu hobe bat eraikitzeko leku bat, imposizioak desalojatua. Boterea berriz ere herritarren gainetik.
Inocentes y desarmadosSam3 izeneko artistak Santa Polako osborne zezena margotu zuen eta hauxe idatzi: "El monstruo de la guerra fue retratado en 1937 y Guernica es sólo uno de sus nombres, le gusta pastar donde hay inocentes y desarmados. Tauromaquia de cobardes".