Gernika-Palestina. Martxoak 2, elkarretaratzea

Heriotza eta suntsipena dira nagusi Gazan eta jada Palestinako txoko askotan. Gaurdaino Israeleko gobernuak bere armadaren bidez 30.000 pertsona inguru hil ditu. Milaka pertsona, zauritu, lekualdatu, eta okupazioaren ondorioz, ura, janaria, erregaia, medikuntzarako hornidura falta eta deshidratazio larriaren ondorioz hiltzen ari dira. Israelgo soldaduek herriak, auzoak, azpiegitura asko suntsitu eta hondakin bihurtu ditu.

Ez dago bizi-aterpe segururik, ihesean dauden milaka pertsonentzako. Euren lurraldean palestinar jendea preso edo errefuxiatua da, euren herriak heriotza-kartzela bilakatu dituelako israeldar genozidioak. “Israelgo ekintza genozidak” ez dira ehun egun hauetara mugatzen baina, prozesu honetan 75 urteko apartheid-ak Nakbah, suntsidura, heriotza eta herri oso baten ukazioa definitzen joan da. Historikoki egiaztatutako gertakari horien aurrean, gogoratu behar da Israelek etengabe urratu dituela Nazio Batuen ebazpenak.

Azken hilabetetako izugarrikeriaren mugak ordea, Israelgo okupazio militarraren estrategia politikoa erakutsi digu: palestinar herriaren suntsidura.Urriaren 7tik aurrera Palestinar herriaren aurkako genozidioak ordea oso jarrera konprometituan utzi du Nazioarteko Komunitatea. Nazioarteko komunitateak nahiago izan du modu irmoan ez inplikatzea eta pasiboki onartzea herri palestinarraren aurka Israelgo Estatua gauzatzen ari den okupazio militarra.

Bere sorreratik, Gernika-Palestina Deialdi Herritarraren helburua Euskal Herritik elkartasun erantzunik ahalik eta zeharkakoena eta bateratuena antolatzea izan da, oinarrizko hiru aldarrien gainean; Israeli sarraskiarekin amaitzeko exijitzea, nazioarteko komunitatearen inplikaziorako interpelatzea eta Palestinar herriaren eskubideen errespetua eskatzea. Zentzu honetan, ekimen ezberdinak burutu ditugu; lehenik Donostiako kaleak betez, ondoren herriz herriko elkarretaratzeekin edo eta Gernikatik zabaldutako giza irudiaren bidez besteak beste.

Egoeraren larritasuna ikusita, inoiz baino gehiago, elkartasun ekimen aktiboak areagotzeko garaia dela deritzogu. Beste behin, agintari eta erakundeei exijitzen diegu Israel behar dezatela Palestinan burutzen ari den operazio militarrak berehala eteteko.Era berean, palestinarren bizitza segurtatzeko, Nazioarteko komunitateak neurri eraginkorrak bideratu behar ditu oinarrizko zerbitzuak eta laguntza humanitarioa bermatzeko. Horregatik laguntza humanitario ematen duten erakundeak oztopatu eta kriminalizatu baino, lagundu behar dituzte.

Azkenik, Palestinaren eskubide nazionalengatik eta estatu propioa eta bideragarria eratzeko eskubideagatik, aktiba dezagun elkartasuna. Palestina askea.

Argazkiak: Txebi Arriaga.

Eskualdeko komunikabideetan oihartzuna izan du ekimenak: Oizmendi TB eta Busturialdeko HItza, hurrenez hurren.

https://www.oizmendi.eus/herriak/15-berriak/5581-gernika-memoriaren-lekuko-plataformak-antolatuta-palestinarekin-elkartasun-aktiboaren-astearen-harira-kontzentrazioa-burutu-dute

Artxiboa

Gaiak