Gernika-Palestina agerraldia

Apirilak 27, Gernikako pasealekua: Data sinbolikoa aukeratu du Gernika-Palestina deialdi herritarrak Palestinak Israelgo estatuarengandik pairatzen duen genozidioa bertan behera uzteko eskaera errepikatzeko. Ekitaldian 300 herritarrek hartu dute parte eta hainbat eragile sozial, sindikal eta politikoen ordezkaritza zabala presente egon da ere. Hala nola, PSE-EE, EAJ-PNV, Sumar, Guztiontzako Herria, EHBildu, ELA, LAB, STEILAS, Etxalde, CCOO, MunduBat, Ernai, Nekane Balluerka, Agur Hernan, Anis Hawari Naser palestinarra, Nadia Nemeh Bermeoko alkate euskal palestinarra…

Ekitaldian Sabin Ibazeta Gernika Memoriaren Lekuko partaideak, Edorta Jimenez idazleak Esther Gabiola bibolin-jolearekin lagunduta, Ana Mezo pentsionisten mugimendukoak, Maitane Azurmendi marrazkilariak eta Hythem Abdulhaleem palestinarrak hartu dute parte.

Artxiboa

Gaiak