Gernika Memoriaren Lekuko plataformak bere ibilbidearen lehen balantzea egiten

Gernika memoria leku eta memoriaren lekuko bihurtzeko, plataforma bezala eratu ginen 2018-2019 ikasturtean. Hainbat eragile eta elkartek osatua – hala nola, Gernika Batzordea, Lobak, Ipes elkartea, Gernika Garretan, Sare Gernika-Lumo eta Arrano kultur elkartea- herri memoria iraunkorki lan egiteko erronkari heldu izan diogu.

Lehen ikasturte amaieran, gure jardunaren balantzea egin genuen, eta aurrera begirako erronkak marrazten hasi ginen:

  • Herri memoria, iraunkorki, urtean zehar garatzeko erronkan sakontzea (urteurren efemeridea eta apirileko egitarauaz gaindi).
  • Webgunea Gernika eta memoria erreferentzi-atari bihurtzea.
  • Herriko sektore, eremu eta norbanakoren parte-hartzea sustatzea memoriaren eraikuntzan.
  • Gernika eta bere memoria diskurtsiboki eta ekimen aldetik indartzea.

Gernika, memoriaren lekuko delako.

Gernika Memoriaren Lekuko plataformako zenbait kide