Gernika-Lleida-Munitibar, Senidetze-Agermanament

Aurten Lleidako La Baularekin senidetzea zabaldu dugu, Munitibarreko ibilbide memorialista bisitatuz. Patxi Ibarzabal, Ahaztuen Oroimena taldeko kideak, 36ko gerraren historiako leku garrantzitsuenetako batzuetara gidatu gaitu. Gainera, “Munitibar, 1937-04-26 Aire-eraso baten kronika” liburuaren aurkezpenera gonbidatu gaituzte.

1937ko apirilaren 26an, Kondor Legioak airetik eraso zion Munitibarri. Liburuak gertatutakoa biltzen du kronika moduan; erasoaren aurreko eta ondorengo egunak kontatzen dira eta testuinguruan jartzen dira gertatutakoa ulertzen laguntzeko. Gainera, aireko erasoaren informazioari buruzko gehigarri bat dago: frontean jardun zuten bizilagunen zerrenda, Munitibarreko zibil errefuxiatuen zerrenda, hobi komunen informazioa eta egindako hustuketak.

Liburua idazteko balio handikoak izan dira herritarrei egindako elkarrizketak eta jasotako testigantzak. Txostena amaituta badago ere, prest dago egun horretan desagertutakoei buruzko ekarpenak edo beste hilobi batzuei buruzko datuak jasotzeko.

Hermanamiento-Agermanament Gernika-Lleida-Munitibar.

Este año hemos ampliado el hermanamiento con La Baula de Lleida visitando la ruta memorialista en el municipio de Munitibar. Patxi Ibarzabal, miembro de “Ahaztuen Oroimena” nos ha guiado por algunos de los lugares más relevantes de la historia de la guerra del 36. Además, hemos sido invitados a la presentación del libro “Munitibar, 1937-04-26 Aire-eraso baten kronika”.

El 26 de abril de 1937, la Legión Cóndor atacó Munitibar desde el aire. El libro recoge a modo de crónica lo sucedido; se cuentan los días previos y posteriores a la agresión y se contextualizan para ayudar a entender lo sucedido. Además, hay un suplemento sobre la información del ataque aéreo: la lista de vecinos que actuaron en el frente, la lista de civiles refugiados en Munitibar, la información de fosas comunes y los vaciados realizados.

Para la redacción del libro han sido de gran valor las entrevistas a ciudadanos y los testimonios recibidos. Aunque el informe está finalizado, está dispuesto a recibir aportaciones sobre los desaparecidos ese día o datos sobre otras fosas.

Gernikan, La Baulako lankideek Maitane Azurmendiren eta Iñaki Berazategiren erakusketak bisitatu ahal izan dituzte, egileen eskutik.

En Gernika, los compañeros de La Baula han podido visitar las exposiciones de Maitane Azurmendi y de Iñaki Berazategi de la mano de los propios autores.

Artxiboa

Gaiak