Gernika Garretan 2017

2017ko edizioan zuzendaritza artistiko bikoitza dugu: Onintza Enbeita eta Doro Zobaran.

Aurreko edizioetan kontatutako istorioa osatuko duten hainbat eszena berri izango dira, merkatua, eskola bere irakaslearekin, maisu falangisten inposaketa, José de Labairua alkatearen adierazpenak, atxiloketak eta fusilamenduak, emakume gaitzetsiak, haurren erbestea Habana itsasontzian, egungo krisi humanitarioei buruzko alegatua, beren herrialdeak beren bizitzak hobetu nahian uzten dituzten baina saiakeran hiltzen diren haurrak, Gernika berreraikitzea eskulanarekin doan, presoena.

Hiru pankarta, zenbait testurekin, balkoi batean jarriak, gerrak herritarrengan izan zituen ondorioei buruz gogoeta eragiteko asmoz; ez zen denentzat berdina izan, bonbek biztanleria osoa bereizi gabe harrapatu bazuten ere, garaileek garaituen eskubideak zapaldu zituztelako eta gizartea bitan zatitu zelako. Emakumeak, alargunak, gosea, eskasia, beste Guernica famatu bati keinu bat, Zumetarena, eta itxaropenera, berpiztera gonbidatzen duten bi abesti.

Aurreko edizioetako partaidez gain, Muxikako emakumeen antzerki taldeak hartu zuen parte eszena oso bat antolatuz. Lobak kolektiboa izan zen beste eszena oso baten antolatzailea, eta Astrako Tukatukadak ere hartu zuen parte. Ezinezkoa izan zen Musika Eskolakoen partaidetza, “Bakearen Doinua” kontzertuaren prestakuntzan zebiltzan buru-belarri sartuta.

CIFP San Jorge LHII, Santurtziko karakterizazio eta makillaje profesionaleko ikasleek ere hartu zuten parte euren ekintza propioekin eta Olatz Arana irakaslea buru zutela. Denetara 190 partaide.

Aitor Arana, Erlantz Ortiz eta Hibai Agorria argazkilariek euren argazkiak utzi dizkigute geure artxiborako.

Urte honetan arazo teknikoen eraginez eta eszenak hobeto ikusteko publikoari erraztasunak eskaini aldez, aldatu egin zen ibilbidea, baina, hala eta ere, ez ziren lortu uste ziren emaitzak. Arrazoi hori nagusi eta baita ia beti euripean antzeztea tokatzen zelako, aurrerantzean areto itxi batean, aterpean behintzat, egitea erabaki zen, Jai Alai pilotalekuan.

Gernika Garretan 2017

En la edición del 2017 contamos con una doble dirección artística, Onintza Enbeita y Doro Zobaran que incluirán varias escenas novedosas que completarán la historia relatada en ediciones anteriores, el mercado, la escuela con su maestra, la imposición de maestros falangistas, las declaraciones del alcalde José de Labairua, detenciones y fusilamientos, las mujeres repudiadas, el exilio de los niños en el barco “Habana”, un alegato sobre las crisis humanitarias actuales, niños y niñas que dejan sus países intentando mejorar sus vidas pero fallecen en el intento, la reconstrucción de Gernika con mano de obra gratis, la de los presos.

Tres pancartas con varios textos colocadas en una balconada con la intención de hacer reflexionar sobre los efectos de la guerra en la población; no para todos fue igual ya que a pesar de que las bombas atraparon a toda la población indiscriminadamente, los vencedores aplastaron los derechos de los vencidos y la sociedad quedó partida en dos.

Las mujeres, las viudas, el hambre, la escasez, un guiño a otro famoso “Guernica”, el de Zumeta, y dos canciones finales que invitan a la esperanza, al renacer.

Además de los participantes de las anteriores ediciones hemos contado con la participación del grupo de teatro de mujeres de Muxika en la preparación de una escena completa, del colectivo “Lobak” en la preparación de otra escena y de la “Tukatukada” de Astra.

El alumnado de caracterización y maquillaje profesional CIFP San Jorge LHII de Santurtzi ha participado con la profesora Olatz Arana al frente del equipo.

En total unas 190 personas.

Los fotógrafos Aitor Arana, Erlantz Ortiz e Hibai Agorria al igual que otros años, han colaborado cediéndonos sus fotografías para nuestro archivo.

gernikagarretan@gmail.com

Artxiboa

Gaiak