Gernika Garretan 2013

2004an abiatu zen proiektu honen ibilbidea, baina “Gernika Batzordea” taldea urte batzuk lehenagotik zebilen  bere baitan ausnartzen Gernika hiria betierako markatuta utzi zuen gertakari historiko ikaragarri hura kalez-kale antzeztea. Bonbardaketa maila gorengo gertakizun historikoa izan zen erta suntsiketra masibo hura ondoren etorriko ziren gertakizun triste guztien aurrekaria.

Gizarte sistema bat da kultura. Etenik gabeko harremanen sare soziala. Horregatik babesten dute euren kultura bizirik iraun nahi duten herri txikiek. Kultura etorkizunera begira kargatutako arma bat da; lankidetza da, herri baten nortasuna da; iragana eta etorkizuna lotzen dituen hari fina da. Azken batean herri baten memoria historikoa eta kolektiboa. Horregatik asko dira bere kaleak gertakari historikoen agertoki bilakatu dituzten herriak. Gernikako bizilagunok ere mugimendu horretan murgildu nahi izan dugu geure aletxoa ezarriz memoria historiko eta kolektibo horretan.

2004 urte horretan hasi ziren Patxi Bilbao, teatro zuzendariarekin, harremanak estutzen eta herriko talde batzuk ere inplikatu ziren arlo horretan., Besteak beste:  Gernika Batzordea, Arrano Kultur Taldea, Adaska Kultur Taldea, AEK, Alkarregaz, Gazte Asanblada, Errenteriko Txistulariak, Zine Klub, Hamabost Barrutialde antzerki taldea, Elai Alai Dantza Taldea.

Urtebete lanean ekin eta gero, “Zuhaitzaren Bihotza” proiektua bertan behera geratu zen, arazo ekonomikoak tarteko. 2008an eta 2009an burutu ez ziren beste saiakera batzuk ere egin ziren, Eneritz Artetxerekin, esate baterako. 2010ean Carlos Panerak Maskarada bere produkzio-etxearekin eta Eneritz Artetxe bera tartean zela, proiektu profesional bat aurkeztu zuen Kultur Etxean, “Gernika Sutan” eta kalez-kale antzeztu zen 2011n eta 2012an.

“Gernika Sutan” kale antzerkiak izan zuen arrakasta eta herritarren arreta kontutan hartuta, Maskaradarekin akordio batera heltzea lortu zen, hau da, interesatuta zeuden herriko taldeen esku uztea proiektuaren jarraipena.

Ordu asko sartu beharreko lanak berriro ere, baina azkenean eta asanbladan erabakita, “Gernika Sutan” hirugarren edizioa kaleratzea erabaki zen, lehenengo edizioa herriko “talde bultzatzaileen” eskuetan. Asanbladan erabaki zen baita ere  aurrerantzean bi urterik behin antzeztea eta  bonbardaketaren egun berean, apirilaren 26an.

Proiektuak aurrera egitekotan koordinatzaile edo zuzendari bat premiazkoa zela ikusita, Doro Zobaranek bere gain hartu zuen zeregin horren ardura eta taldeko kide bezala izendatua izan zen. Aurreko edizioetan ere parta hartutakoa zen  Doro Zobaran.

Parte hartzaileen eta publikoaren erantzun arrakastatsua egiaztatu ondoren, asanbladak elkarte bat sortzea erabaki zuen, zeinek indartu eta erraztu egingo zuen proiektu herrikoi hau. “Gernika Garretan Kultur Alkartea” jaio zen eta 2014ko otsailaren 24an eratu zen ofizialki.

PARTAIDEAK

2013

Hiru koruko 30 lagunek hartu zuten parte edizio honetan: Arrano Kantariak, Gernikako Arbola Zaharra, Urdaibai Kantagunea.

28 aktore edo bakarlari. 30 ume, neska eta mutil, Allende Salazar, Seber Altube eta San Fidel ikastetxeetakoak.

Elai Alaiko dantzariak, txalapartariak, AEK edo Berba Laguneko irrintzilariak, 35 lagun denetara. Segundo Olaeta Musika Eskolako 18 musikari.

2013Tik aurrera CIP Gernika ile apaindegiak urtero hartu du parte bere zuzendari eta ikasleekin. Denetara 170 lagun.


HISTORIA

En el año 2004 se inició la andadura de un proyecto que el colectivo “Gernika Batzordea” venía gestando desde hacia varios años sobre la escenificación del terrible suceso histórico que marcó para siempre la realidad de la villa de Gernika. El bombardeo fue un suceso histórico de primera magnitud. Esa destrucción masiva fue el antecedente de los tristes sucesos que vendrían después.

La cultura es un sistema social, una red de relaciones sin fin. Los pueblos pequeños quieren sobrevivir y por eso protegen su cultura esa cultura que es “un arma cargada de futuro”, es cooperación, identidad, el fino hilo que une pasado y futuro, en definitiva memoria histórica y colectiva por todo esto son muchos los pueblos que han ido convirtiendo sus calles en escenarios donde se recrean sucesos de carácter histórico, los habitantes de Gernika también querían unirse a ese movimiento aportando nuestro grano de arena a la memoria histórica y colectiva.

En ese año 2004 se iniciaron los contactos con el director de teatro Patxi Bilbao y se consiguió implicar a varios grupos de la localidad: Gernika Batzordea, Arrano Kultur Taldea, Adaska Kultur Taldea, AEK, Alkarregaz, Gazte Asanblada, Erenteriako Txistulariak, Zine Klub, “Hamabost Barrutialde” antzerki Taldea, Elai Alai dantza Taldea.

Tras un año de trabajo y por motivos económicos el proyecto “Zuhaitzaren bihotza” no llegó a materializarse, hubo otros intentos fallidos, uno de ellos con Eneritz Artetxe en el año 2008-2009, hasta que en el año 2010 Carlos Panera con su productora Maskarada y la propia Eneritz Artetxe presentaron a la Casa de Cultura un proyecto profesional que vió la luz los años 2011 y 2012, “Gernika Sutan”.

Dado el éxito obtenido por “Gernika Sutan” y el interés popular previamente existente, se llegó a un acuerdo con Maskarada para dejar en manos de los grupos interesados la continuidad del proyecto.

De nuevo fueron muchas horas de trabajo hasta que, por decisión asamblearia se decidió llevar adelante en el año 2013 la tercera edición de “Gernika Sutan”, primera en manos de un “grupo impulsor” formado por varias vecinas y vecinos. También por decisión asamblearia se decidió que la periodicidad sería bianual y siempre el mismo día en que sucedió el bombardeo, 26 de abril.

Ante la necesidad de que una persona asumiera la coordinación y dirección artística del proyecto, Doro Zobaran, participante en anteriores ediciones, se comprometió a ello siendo nombrado a su vez, como uno de los vocales de la asociación.

Tras el éxito de participación y de público, la asamblea decidió constituir una asociación que consolidara y facilitara la gestión del proyecto popular de modo que con fecha 24/02/2014 quedó constituida de manera oficial “Gernika Garretan Kultur Alkartea”

PARTICIPANTES

2013

En esta edición participaron unas 30 personas de 3 coros:“Arrano Kantariak” “Gernika Arbola Zaharra” “Urdaibai kantagunea”

28 figurantes o solistas, 30 niñas y niños de los centros escolares, Allende Salazar, Seber Altube, San Fidel.

unas 35 dantzaris de Elai ALAI, txalapartaris, Irrintzilariak de Berba lagun de AEK, 18 músicos de la musika eskola Segundo Olaeta.

La Escuela de peluqueria CIP-Gernika ha colaborado desde el 2013 con su directora, alumnas y alumnos.

Un total de 170 personas.

A modo de agradecimiento a todos los participantes, se ofreción un aperitivo en Astra por la noche en el que participaron con sus productos 26 tabernas, 26 Comercios de la villa.

Rugby taldea, participó como grupo de orden durante el recorrido del kale antzerki y La Caixa financió con una pequeña aportación.