Gernika 87 egitarau aurkezpena

Apirilean gaude, Gernikan. Horrek gauza bat esan nahi du: bonbardaketaren egun seinalatuaren efemeridea gertu dugula. Zentzu horretan, Gernika Memoriaren Lekuko plataformak -ohikoa den legez- bere egitarau zabala antolatu du.

Memoria egunero egiten dugu, denok. Nondik gatozen adierazten digu bai, baina zer garen ere esaten digu. Ez dugu memoria egin egun hauetan guztietan 40 urte eta gero futbol txapelketa baten lorpenen harira? Ez dute oroitu hainbat belaunaldi berriek orain egun gutxi arte, bizi ez zuten gertaera?

Memoria mundua begiratzeko modu bat da. Eta zalantzarik gabe guk Gernikatik eraikitzen dugun memoria elkartasunean oinarritzen da. Justizian. Ahotsa altxatzean, beharrezkoa den une, arrazoi, eta bider guztietan. Horregatik diogu, beste behin ere, gu beti Palestinako herriarekin egon garela, eta izango garela, eta bere aurkako genozidio saiakera – gure aurka saiatu ziren bezala- beti gogoratuko dugula historiaren lekurik ilunenenera eraman dezan Israelgo estatua.

Eta memoria hori artearekin elkartuz gero transzendenteagoa bada? Eta konpromisoaren aupadarekin eraikitzen bada? Eta ekarpenak, ondorioei erreparatu baino, mundu hobeago bat uzten badu? Eta askeagoak egiten bagaitu?

Horregatik guztiagatik, memoria egiten jarraituko dugu Gernikatik.

Gernika-Lumon, 2024.eko apirilaren 13an

Komunikabidek jaso dute berria. Busturialdeko Hitzak jaso du. Hemen irakurgai:

Oizmendi TBk agerraldiko bideoa jaso du. Hemen ikusgai:

https://oizmendi.eus/herriak/15-berriak/5694-alb-2024-04-15-gernika-lumo-bonbardaketaren-urteurren-egitaraua-aurkeztu-du-gernika-memoriaren-lekukok

Naiz irratian, igandez (apirilak 14), elkarrizketa egin digute bere nondik norakoen berri emateko, eta nagusiki asteartean, hilak 16, egingo den “Sarri min ematen du akordatzeak” emankizunaz aritzeko. Hemen entzungai:

https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20240414/gaur-gara-biharko-memoria

Hamaika TBk, Gernika eta bere memoriaren ingurukoak testuinguratu ditu erreportaje honetan:

https://bit.ly/3Q2sVmQ

Artxiboa

Gaiak