Foro Sozialak bere ibilbidea amaituko du

Foro Sozialak bere 10 urtetako ibilbideari amaiera emango dio 2023ko udaberrian. Azkeneko hilabeteetan partaideak diren eragileak hausnarketa prozesua egin dute, iazko amaieran Agurainen egindako batzar orokorrean bateratu zituzten gogoetak, eta, erabakia hartu zuten.

2023ko urtarrilaren 21ean Durangoko Elkartegian buruturiko lan-saioan, jendarte zibileko hainbat eragile eta izaera ezberdinetako elkarteekin balantzea partekatu, eta azken topaketa batzuen antolaketa iragarri zuten martxorako, jendaurrean.

Gernika Batzordea hasieratik izan da Foro Sozial Iraunkorraren partaide; eta bere ibilbidean, Gernikaren sinboloa probestuz, zenbait topaketan (bai Euskal Herria mailakoak eta bai nazioarte mailakoak) bere harrera espazioa izan da. Azken ibilbide honetan ere bidaide izan da, eta bai Agurainen, eta bai Durangon, bere ordezkariak izan ditu.

2023ko urtarrilaren 21ean Durangon buruturiko la-saioa. Argazkiak: Foro Sozial Iraunkorra

Egia, aitortza, justizia eta memoriaren eraikuntzak bere bidea jarraituko du, bistan da. Eta Gernika Batzordea hor egongo da, bere 47 urteetako ibilbidean egin bezala (MaroƱoko mahaia, Lizarra-Garazi…). Aitzitik, testuinguru konplexu batean jaiotako tresnek, helburutzat marrazturiko egitasmo ugari beteak, bestelako forma, izaera ezberdinei lekua utzi, eta egindakoaren emaitza eta ondarea oinarri sendo bezala eskaintzea dagokie, eta, zentzu horretan, Foro Sozial Iraunkorrak egindako lana eskertu nahiko genuke.

Euskal gatazkaren konponbide integralean urrats nabariak eman ditugu azken hamarkadan. Bertan, zubigile lanak egin dituzten aktoreak zinez baliagarriak izan dira aurrera jotzeko. Oraindik orain lan asko dago egiteko, eta Gernika Batzordeak, orain arte bezala, lanerako prest azalduko da beti.

Artxiboa

Gaiak