Euskal Herriak Gerrari ez!

Euskal Herriak Gerrari ez! Elkarrizketa. Bakea. Bizitza. Burujabetza

Zenbakiak zenbakiak dira. Ez dira ez sentimendu, ez bizitza, ez askatasun, ez eskubide, ez itxaropen. Manifestu politiko batean datu gehiegi jartzea zama izan ohi da eta ahalik eta gutxien sartzeko joera izaten dugu denok. Zenbakien bidez, aldiz, pentsatzeko eta barnean duguna arrazionalki adierazteko erraztasuna lor dezakegu.

85 urte dira faxistek Gernikaren gainean bonbak bota zituztela. Gernikan bezala, Durangon, Legution, Otxandion... eta Euskal Herria osoa okupatu zuten faxistek hurrengo urteetan, ipar zein hego. Gerraren mina eta txikizioa jasandakoa da Euskal Herria, eta oraindik bizirik ditugu gure artean gerra bizi izan zuten herrikideak.

36 urte dira Hego Euskal Herriak NATOri ezezko borobila eman ziola. Ez da maiz gertatzen herriari funtsezko gai baten inguruan zuzenean galdetzea. Eta euskal herritarrok ez genuen pasatzen utzi nahi gerra inperialistarako aliantza militarraren parte ez genuela izan nahi esateko aukera. Izaera antimilitarista horrek soldaduskari intsumisioz erantzuteko bidea ere hartu zuen gurean, eta biak ala biak, gaurkotasuna izaten jarraitzen duten jarrerak direla ikusten dugu.

Errusiak Ukraina erasotu du, gerra piztu da eta horren ondorioz milaka dira hildakoak eta milioika desplazatuak eta etxetik edota herrialdetik ihes egin dutenak. Zenbakiak dira, zehaztugabeak, baina axola duten bizitzak dituzte atzean. Ahaztuagoak, baina badira ere milaka bizitza galdu direnak Sirian, Yemenen, Palestinan, Saharan, Kurdistanen, Afganistanen eta bestelako gerra edo gatazka ahantzietan. Eta haien exodoak laguntzarik ez badu ere, milaka eta milaka dira gerra horietatik ihesi Europara iristen saiatu direnak, baita munduko beste lekuetako bortizkeria, desjabetze eta pobreziatik datozen milaka senegaldar, maliar, nikaraguar, ekuadortar eta abar luze bat. Bakan batzuen bizitza ihes ibilbide horren harresi bilakatu den gure Bidasoan galdu da. Herritar horien guztien bizitzek dute garrantzia, eta herri horiek guztiek merezi dute bakea.

Eta nola zenbatu emakumeek pairatzen duten zapalkuntza erantsia, bigarren mailan geratzera behartuak eta lotuak, rol jakinetara kondenatuak, eskubiderik gabe eta biolentzia mota guztien jo-puntu? Gerra guztietan emakumeen gorputza da okupatua eta bortxatua izateko lehen konkista lurraldea. Kanporaketak, bahiketak eta emakumeei eta neskei ezarritako bortxaketak funtsezko gerra-estrategiak dira herriak menderatzeko. Gizonek egindako gerrak dira, beren nagusitasun historiko eta hetero-patriarkala sustatzeko. Zenbakitan jar ditzakegu, edo kalkulatzen saiatu, gerrara bideratzen ari diren armak, erasotuak diren etxeak eta oro har urratzen diren eskubideak, eta estatistikak eraiki, egungo sufrimenduak beste garai batzuetakoekin erkatzeko. Baina ez genuke jakingo zenbaki horietan gure mina islatzen, gure amorrua erakusten eta gure itxaropena pizten.

Euskal Herrian, oroimenean dugu gerra. Fresko mantentzen dugu okupazio faxistaren zentzua, eta beldur gara ultraeskuin berrien harrabotsak dakartzan gorroto ideiak eta konfrontazio deiak. Ez dugu ahaztu, nahiz eta lausotua sentitu, gure herrikide asko kanpora joan behar izan zirela eta beste herri batzuetan abegiz eta elkartasunez hartu gintuztela. Bizi bizi dugu, oraindik itxi gabe, azken hamarkadetan Euskal Herrian bizi izan dugun gatazka biolentoaren zauria. Gure haragitan eta bihotzetan ditugun herri zaurietatik eta baita bizi desirenagatik, guretzat nahi duguna nahi dugu besteentzat ere. Horregatik guztiagatik, lau aldarri egin nahi ditugu Gernikatik, apaltasun osoz, Euskal Herrirako, baina baita mundura begira ere:

• Elkarrizketa. Militarismoan sakondu beharrean, armak beharrean, lanabesak nahi ditugu eskutan. Lanabes horiek, hitzaren kultura ardatz, elkarrizketa eta akordioa dira. Gerrak gelditu ditzakegu, gelditu behar ditugu. Amaiera arteko suntsipena ez da irtenbidea. Gatazkak negoziazio mahaietara bideratzea, eragile guztien onarpena izatea eta prozesuekiko nazioarteko babesa eta ez-injerentzia beharrezkoak dira akordioak eta soluzio iraunkorrak lortuko badira. Elkarrizketa eta akordioa aldarrikatzen ditugu gerra gelditzeko eta azpian egon daitezkeen gatazkak bideratzeko. Euskal Herrirako nahi dugun konponbidea nahi dugu besteentzat ere. Justizia izan behar da oinarri.

• Bakea. Bakea helburua da bere horretan, herriek eta herritarrek bakea behar dutelako askatasunez erabakitzeko, herriaren proiektu politikoa garatzeko eta herritarren bizi egitasmoak gauzatzeko. Bakea behar dugu eskubide guztiak guztiontzat posible izateko. Eta hemengo bakea ez dadila beste leku bateko gerraren gainean eraiki. Euskal Herria izan dadila pasabide segurua edo geraleku hautatua beharra dutenentzat. Bakea zaila da eraikitzen eta erraz apurtzen da. Informazioa, egia, diplomazia, elkar ulertzea, negoziazioa eta elkarbizitza ez dira soilik barrura begira edo diskurtso legez landu beharrekoak, tentsioak dauden eremuetara aplikatzen jakin behar dugu. Herri guztiek bakea merezi dute.

• Bizitza. Gerra bizitzaren kontrako egoerarik ankerrena da, izan ere eskubide guztiak bertan behera uzten baititu. Bizitza aldarrikatu nahi dugu, gerraren aurrean eta gerraren ondoren ere. Gatazkan eta gerran planetaren muga biofisikoak gero eta gehiago tenkatzen ditugu, krisialdi klimatikoa areagotuz, eta amalurraren zaintzarako beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak adosteko aukerarik gabe. Interes inperialistei erantzuten dieten suntsiketak herritarrek ordaintzen ditugu zuzenean eta baita zeharka ere, kapitalismo basatiaren adierazle garbia den pobretze bortitz eta orokorren bidez -langileak, emakumeak, migrariak, nagusiki-. Immorala da hango gerrarekin hemen aberastea, edo hemengo herritarren beldurrarekin hemen negozioa egitea. Gerrak zapaltzaileak dira eta zapalduak areagotzen ditu, aurreko gerrek sortu dituztenak konpondu gabe eta konponketa posibleak zailduz. Bizitzak askatasuna eta berdintasuna izan behar ditu ardatz eta bizitzeko aukera hori aldarrikatu nahi dugu.

• Burujabetza. Herrien burujabetzaren urratzea eta errespetu eza dago gatazka eta gerra askoren erdigunean. Baina batez ere eta horregatik, soluzioaren muina izan behar dira. Euskal Herriak ez du gerrarik nahi: bizi genuenaren memoria osoa eta askea egitean aldarrikatzen dugun bezala. Euskal Herriak ez du gerra egituretan parte hartu nahi, demokratikoki adierazi genuen bezala. Euskal Herriak elkarrizketa eta akordioa nahi ditu, azken hamarkadan masiboki eta praktikoki erakutsi duen gisan. Eta horretan guztian subjektu bat dago, herri bat, aske eta burujabe izan nahi duena. Bere iragana oroitu nahi duena, bere oraina erabaki nahi duena eta etorkizunaz jabetu eta eraiki nahi duena. Errusiak Ukrania erasotu izanak elkartu gaitu, eta eraso horren aurrean gerra gelditzea eskatzen dugu, soldaduak haien jatorrizko herrialdeetara bueltatzea eskatzen dugu, elkarrizketaren bidez bakea erdiestea eskatzen dugu eta bizitzak eta herrien burujabetza errespetatzea eskatzen dugu. Euskal Herriak gerrari ez esaten dio.

%%your signature%%

482 signatures

Elkarbanatu:

     


Manifestu hau martxoaren 19an Astra kultur fabrikan egindako bilera irekian adostu genuen ondorengo elkarte eta eragileok babesten dugu / Este manifiesto lo acordamos entre diferentes agentes reunidos en la fábrica de cultura ASTRA de Gernika y lo apoyamos las siguientes asociaciones y colectivos

Gernika Batzordea, Ongi etorri errefuxiatuak, Lobak ekimena, LAB sindikatua, Steilas sindikatua, ESK sindikatua, Ehbildu, Sortu, Ernai, Bilgune feminista, Sastrakak leitzaldeko talde feminista, Etxebarrieta memoria elkartea, Erandio Oroimen elkartea, Berri Otxoak plataforma, Kakitzat koordinadora antimilitarista, Abian kultur elkartea, Etxalde nekazari-baserritarren mugimendua, Sorginlore gizarte elkartea, Olatukoop Sarea, Talaios kooperatiba, Hiritik at kooperatiba, BDS koop, Goiener taldea eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak.

Elkarte bezala atxikitzeko idatzi hurrengo helbidera / Para adherirse como asociación escribirnos a la siguiente dirección: info@guernicagernikara.eus

Atxikimenduak
482 LEIRE MUGURUZA
481 Arantxa Olaetxea
480 Tere Eizagirre Irure
479 Arantxa Ariztimuño
478 Josu Zelaia Otaño Jubilatua
477 Arantxa Arratibel Etxegarai Artista
476 Natalia Martín Alonso Santurtzi
475 Julia Etxeberria Alduntzin
474 Mertxe Guillén Vaquero Lab Justizia
473 Balbino Larrañagap Getaria
472 Oihana Oronoz
471 Maite Barinagarrementeria Irakaslea
470 PATXI LIZARRAGA
469 Naroa Erbiti Ernai
468 Xuri Gotxikoa
467 Saioa Mendia Usabiaga
466 Mariau Isabel Rivas Luis Bilbo
465 MAIALEN BRIZ ERDOZIA
464 Xabier Elorriaga Preciado
463 ione gorostarzu
462 Miren Intxaurrondo
461 Izaskun Azueta Combarro nire etxea
460 Maider Amantegi Urdalleta
459 Kepa Ugarte Martiarena
458 Maialen Gago Fruniz
457 Xabier Landa Etxeberria
456 Aitziber Arnaiz Garmendia
455 Joanes Gartzia Mezquita
454 Mikel Osinalde Melchor EA Donostia
453 Iagoba Itxaso Bidaurratzaga Alternatiba
452 Bingen Seijo Arrinda
451 aitziber Sagarminaga abad
450 Sastrakak Leitza Sastrakak, leitzaldeko feministak
449 Miren Basaldua Jubilatua
448 Endika Zarrabeitia Salterain Irakaslea
447 Gotzone Cantero Arrieta Bilbo
446 Josune Marzol Ormazabal
445 Mikel Illarregi Elberdin
444 Andoitz Larizgoitia Plazas
443 June Lizaranzu
442 Edu Lartzanguren Kazetaria
441 Begoña Huarte Azpiroz
440 Iñaki Mondragon Aiastui
439 Jose Angel Antxia Bolinaga Erretiratua.
438 Elixabete Etxaniz
437 Antonio Escalante Ruiz Gasteizkoak- Talde antimilitarista
436 Iñaki Martínez-Apezetxea Bilbao
435 Felix Basauri Herrero
434 Miren Edurne Mendizabal Amundarain
433 Heleni Zabaleta Urkiola
432 Iñaki Iurramendi Mendizabal Andoain- Gipuzkoa
431 Xabat Laborde Etxabe Amasa-Villabonako alkateordea (EH Bildu)
430 Martin Garitano Larrañaga
429 Mikel Peña Lakuntza
428 Iñaki Ortiz de Zarate Garcia de Cortazar
427 Oscar Sanchez Lopez Parado
426 Talaios Kooperatiba Ekonomia Sozial Eraldatzailea
425 Richard Benavides Brics Psuv
424 Iraitz Astiz
423 Jesus L. Garay Hinojal SEADen Lagunen Elkartea
422 Joserra Emparan Ortiz Memoria Historikoa
421 Gorka Asteinza Agirre EA/EHbildu
420 Mikel Arreseigor Astibia EA Gipuzkoa koordinatzailea
419 Ibon Sanz
418 Estitxu Mtz de Iturrate Santxo EA
417 Iñaki Zabaleta Imaz EHU
416 Aitor Lete Aranburu Sortu
415 Agurtzane Gojenola Arriaga
414 arantza zulueta
413 Jexux Olaziregi Bagues Gure Esku
412 Maximo Valencia Garcia Lizarra
411 Izaskun Portu Telletxea
410 Iosu Ganuza Garcia Atarrabia
409 Markel Azkargorta Cid Gipuzkoa
408 Zigor Agirrezabala
407 Mikel Zabaleta Aramendia Leitzako Udala
406 Iñigo Martin Gastesi Langilea
405 Gregorio Eizagirre Odriozola
404 Urko Iribarren Bedia Nafarroa
403 Ainhize Solaun Mendiguren
402 Ibon Leibar Belastegi
401 Patxi Gundin
400 Jesus Mutlva Alvarez
399 Izaro Zinkunegi Barandiaran Sortu
398 Imanol Agirre
397 Ricardo Ortega Gonzalez
396 Gotzon Elizburu Beristain Sortu
395 Belen Arrondo Aldasoro
394 Oier Urrutia gonzalez
393 Arantzazu Guarrotxena Zearra Busturia
392 EKAIN DE OLANO MARTINEZ-GIL
391 Jon Badiola Gernika Memoriaren Lekuko
390 Jokin Susperregi Goiener
389 Cristina Garcia de Andoin Martin ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
388 Euskal Herriko Bilgune Feminista Mugimendu Feminista
387 Sorginlore Gizarte Elkartea Hezkuntza
386 Joseba Otano Villanueva
385 Gaizka Zenarrutzabeitia Goiener
384 Aurkene García de Albeniz
383 Jon Jausoro Saez de Camara
382 Imanol Eguskiza Palma Zelaria/Eh Bilduko zinegotzia Erandion
381 Arantza Eizmendi EuskalHerria
380 Eduardo Urturi Martínez Goiener
379 Asier Arsuaga Ugalde Goiener
378 Dani Hernandez Camio
377 Jose Angel Torre Arriaga
376 Ainize Etxebarria
375 BDSKOOP ELKARTEA BDSKOOP ELKARTEA
374 Eñaut Lasarte Agirre
373 Enara Izagirre Arrizabalaga
372 Mikel Olaiz Garmendia Norbanakoa
371 Txoli Mateos González Soziologoa
370 Jon Arriola Espilla
369 ana g. de txabarri exposito
368 Miren Murga Alkorta Irakaslea
367 Josu Txapartegi Aramendi Bakarra
366 Xabier Sarasua Maritxalar
365 Estíbaliz Alegría Gerrikaetxebarria Gernika
364 Marisol Etxebarria Pentsionista
363 Amaia Gutierrez Hezkuntza
362 hiritik at kooperatiba koop ekonomia eraldatzailea
361 Gizane Garamendi
360 Amaia Garamendi Garate
359 Oihana Galardi Ogallar
358 Jaione Alegria
357 Unai Urruzuno Urresti EH Bildu
356 Ione Fernandez Ara!Gorputz
355 Kepa Olaiz Ekologista
354 iker eizagirre zufiaurre auzo mugimendua
353 Arkaitz Sodupe Intxausti Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkartea
352 Ekhiotz Prieto Otxoa Internazionalismoa (Betyren Lagunak-Lizarraldea)
351 Esteban Olarra Lizaso Tolosa
350 Arkaitz Rodriguez Torres Sortuko Idazkari Nagusia
349 Clara Rouget Herrigintza
348 AITOR AMUTIO ARANZETA SARE GERNIKA/euskal presoen eskubideen defentsa
347 Aritz Arzallus Agirrezabala Sortu
346 Oihane Landazabal Bernabeu Bilgune Feminista - Mugimendu feminista
345 María Ángeles García Agirre
344 Erika Fernandez UPV/EHUko irakaslea
343 Itxaso Fernandez Astobiza EHUko irakaslea
342 Ane Larrakoetxea Vivar Getxoko EH Bildu
341 Mikel Bildosola Kirola
340 Eider Murgoitio Bengoa Goiener
339 Nuria Altzugarai Gartzia Sortu
338 Nerea Gartzia Gartzia Herribixi.Koop.Elk.Txikia
337 Nagore Vega Telletxea Komunikazioa
336 Enara I. Dominguez Ara!Gorputz Koop.
335 Leire Gonzalez Enbeita Gernika-Lumoko EHBilduko zinegotzia
334 José Luis Azkune Etxarri
333 Zesar Martinez Garcia UPV/EHUko Soziologia irakaslea
332 Maider Lazkano Iturrino
331 Esteban González Betolaza.
330 Edurne alvarez
329 Begoña Torres Uribeetxebarria
328 Dani Basterretxea bilbao
327 Oskar Lorenzo Arlanzon EHBildu Santurtzi
326 Ander Aperribai Barrenetxea Historialaria eta irakaslea
325 Mireia Saiz Argitan
324 Felix Aranburu Perez Mamariga
323 Jabi Asurmendi Sainz Irakaslea / udalgintza
322 Itziar Aguirrebarrena
321 Jon Mikel Arronategi Azurmendi
320 Nagore Larrazabal Sánchez Mug Feminista
319 Francisco Javier Marín Lafuente
318 Eneko Azkune
317 Ixone Fernández Bustillo Gizarte Hezitzailea
316 Ruben Nieto Torío Soziologoa
315 Aitor Miyar
314 Garbiñe Aranburu Irazusta LAB sindkatuko Idazakari Nagusia
313 Saioa Iraola Urkiola Bilgune Feminista
312 Irune Soto Aldalur Peritu Judiziala
311 Nagore Mujika Álvarez
310 Alaine Zelaia Erleaga
309 Arkaitz Unzueta Leginagoikoa Bizkaiko EHBilduko kidea
308 Ane Markina Zapatero
307 Ainhoa Iturriarte Aranaz EH Bilduko zinegotzia
306 Aitor Uriarte Etxebarria Gernika Lumoko EHBilduko zinegotzia
305 Irati Bidaurreta Madrigal EHBilduko zinegotzia eta Arrano kultur taldea
304 Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea Pentsioduna
303 Josean Urkia Zuloaga Euskal herritarra.
302 Igor Meltxor ZORROTZ
301 Juan luis Baglietto Arrese Eibar
300 Enkar Cordón Endeiza
299 Izaskun Maza Epelde
298 Gotzone Aranbaltza Larrauri
297 Manuel Rodriguez
296 Jon Artatxo Aurtenetxe Abokatua
295 Ander Bilbao
294 Imanol Goirigolzarri Malaxetxebarria
293 Aintzane Barbarias Garaizar Bizkaia
292 Monika Gonzalez Bilbao
291 Izaskun Barbarias Garaizar Irakaslea
290 EBA GAMINDE
289 Amaia Goirigolzarri Alegria
288 Iñigo Santxo Uriarte Abokatua
287 Marije Barrenetxea Azkunaga
286 Esther Lopez Angulo
285 José Antonio Eguskiza Erandioko oroimena
284 Milagros Arizmendi Etxaniz Pertsonala
283 Marijo Vallejo. Lozano EHBildu
282 Jabier Saenz Sanchez ESK Sindikatua
281 IRATXE ÁLVAREZ REOYO ESK SINDIKATUA
280 Isabel Castro Esk
279 FELIX IRIZAR ESK
278 Igor Mera Uriarte ESK Sindikatua
277 Koldo Rodríguez Akarregi Euskalgintza
276 Arantza Berrioategortua
275 Camino Mendiluze
274 Josu Unamuno Asarta
273 Miren Odriozola Uzcudun
272 Txemi Pérez de Eulate Bermejo
271 Floren Aoiz Monreal Iratzar Fundazioa
270 Iratxe Delgado Arribas
269 Txema Jurado Torvisco Atarrabia
268 Joseba Parola Lima LAB
267 Garazi Castaño Fariñas Gazte mugimendua
266 Izaskun Arrizabalaga Lizarzaburu Jubilatua
265 Arantza Arrizabalaga Lizarzaburu Jubilatua
264 Iñaki Errapel Alkorta Jimeno Jubilatua
263 Miren Garbiñe Arrizabalaga Lizarzaburu Jubilatua
262 Josu Telleria Irakaskuntza
261 Lore Bengoetxea
260 Ibane Arruti Osa
259 M. Carmen Narbaiza Irulegui 48200 Garai
258 Álvaro Cía García
257 Imanol Karrera Turrillo LABeko sindikalista
256 Maialen Bildosola Ereño Durango
255 Mireia Nieto Gabiola
254 Ane Arbeo Sarriugarte Bilgune Feminista
253 Aitor Virumbrales amenabar
252 Markel Larruskain Narbaiza
251 Iker Egiraun Verdejo
250 aitor Ibero Urbieta
249 Martin Etxebarria Ezpeleta
248 Asier Bilbao Mazaga
247 Ainhoa Bueno Munarriz Ernai
246 Kospa Tostado GOT
245 Tina Diaz GOT
244 Joxe Iriarte," bikila" Grupo Oarso Taldea (GOT)
243 Inmaculada Concepción Larrañaga Ezkurra GOT
242 Aitor Olarra Zalakain Insumisoa
241 Sheila Fernández García Berri-Otxoak Eskubide Sozialen aldeko Plataforma
240 Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka Gernika Batzordea
239 Gaizka Suarez Iparragirre Athleticeko Konpromisarioa
238 Inazio Dorronsoro Esnal
237 maite arranz
236 Marisa Herrero Piqueras
235 gabriel telo
234 Xabier Gerrikabeitia
233 JULEN MARTINEZ
232 Miren Soloeta Garmendia
231 Gabi Elkoroaristizabal Bujedo UPV/EHUko LAB sindikatuaren delegatua
230 Amaia Odriozola Azkune
229 Gotzon Goitiz Goiogana Ez
228 Ana Perez Perez
227 Marije Etxebarria
226 Josè Ramon San San Juan Loiola EH bildu
225 AGUSTIN Uribarren Del Val
224 Izaskun Mendizabal Untzueta
223 Josu Zabalondo Sagastizabal
222 Arkaitz Buron de Miguel
221 Juan Carlos Becerra Serrano Berri-Otxoak, plataforma barakaldesa contra la exclusión y por los derechos sociales
220 Jose Ramon - Buli Bilbao
219 Oskar Aranda viso Koordinadora antimilitarista kakitzat
218 Román López Calvo
217 CARMEN YARZABAL
216 Kepa Guevara Hernández
215 Juan Karlos Goienetxea Beitia EHBildu
214 Sabin Bilbao Uriarte Sollube 707 mendizale taldea
213 Miren aintzane Mugica mugica
212 Ruperto Ormaza Agirre
211 Ana Telleria
210 Ana Tere Bengoetxea Uriondo
209 Benito Ibarrolaza Munitiz
208 Joseba Elizegi ezeiza Gizarte langilea
207 Rakel Mintegia bastida
206 Iñaki Etxaniz Zarandona
205 Inbasiorik ez Eskerrik asko
204 Igor Mitxaus
203 elena beloki resa Iratzar Fundazioa/ Sortu. Nazioartea
202 Edu Riol
201 Mikel Quintela Álvarez
200 Javier Amutio Aberasturi Jubilatua
199 Maider Amutio Izagirre EHUko irakaslea
198 Arantza Mendia Usatorre
197 Xabier Enbeita Ibarra
196 Ana Gorostidi Bake-Ekintza Antimilitarista
195 Axier Guenaga Landabaso
194 Begoña Uriarte Etxeko zuzendari jabetza.
193 Zele Barrenetxea Goenaga Norbanakoa
192 Itxaro Ueiarte Erdaide Norbanakoa
191 Carmen Yeregui
190 Jabier Perez Aparicio
189 Mikel Gil Andueza L.A.B.
188 Itziar Fernandez Mendizabal OEE
187 Iñaki Saratxaga Alvaro
186 Juanmari Olano Olano Sortu
185 Lina Maria Arrien Ensunza
184 Mikel Korta Carrion Sortu
183 Aitor Ligüerzana Ajuriagerra Langilea
182 Miren Karmele Gil Andueza
181 Ángel Luis Sáenz Diez
180 José Eugenio Alegre Manso Altsasu
179 Ana Esther Gil Andueza Altsasu
178 Aitziber Irigoien Irigoien Eremua
177 Lierni Goia
176 jokin Lamothe
175 Gille RM
174 Julen Arruti Isasti Gipuzkoa
173 Iosu Imaz
172 Mikel Fidalgo Astigarraga Arrano Kultur Elkartea
171 Gorka Andoni Aranzabal Minguez
170 Julen Orbea Bereikua Aniztasun Kulturala
169 Anjel Heredia Salaberria Zumaia
168 Urtza Alkorta Arrizabalaga SORTU
167 iñaki Perez de Eulate fisikoa
166 Miren Oldazne Zabala Egia Administrari laguntzaiĺe
165 Denis Azkarate Eizagirre Gernika-Lumo
164 Idoia Alkorta Osoro
163 Ander Figuerido Zubiria Erizaina
162 Txaber Arruabarrena
161 Julia Alvaro /
160 Lur Albizu Etxetxipia Sortu
159 Nagore Uriarte Zarraga
158 Zigor Uriarte Zarraga
157 Joseba Permach Martin Iratzar Fundazioa
156 Luix Barinagarrementeria Olaizola
155 Arantza Elordi Urrutia
154 Andoni Olariaga Azkarate Iratzar fundazioa
153 Lorena Martinez Dominguez Ni neu
152 Naia Torrealdai Mandaluniz Mugimendu Feminista
151 Pello Epelde
150 Aiora Epelde Agirre Aktibista Feminista
149 Nora Zabala Gabikagoxeaskoa
148 Oihana Esnaola Peña
147 Abelino Quina Lozano
146 Itziar Basterretxea Barandika
145 Kristina Mardaras Sedrun
144 Joxean Urkiola Pentsionista
143 Unai Argarate
142 Joseba Baranduaran Andueza Banakoa
141 Beñat Irasuegi Ibarra Talaios Koop.
140 Koldo Sáenz De Benito LAB Sindikatua
139 Maite Agirre Lazkano
138 Iñigo Garin
137 Garazi Goienetxea Díez Marimatraka Santurtziko talde feminista
136 Itziar Foruria Atxabal
135 Miren Hernandez Esteban
134 Xabier Onaindia Ribera Gernika Batzordea
133 Itziar Sinde Etxebarria Irakaskuntza
132 Karmelo Goikoetxea Abanzabalegi E\D
131 Jon Iker Aramendi Jimenez Sortu
130 mª begoña larrinaga zelaia
129 Idoia Aretxabaleta
128 Jesús Manteca. Rodríguez
127 agurtzane urizar enbeita
126 Yolanda González
125 Pedro Iriarte irisarri
124 Iñigo Atxurra Unamuno
123 Erik Osa Rodriguez Ondarroa
122 Eneko Arrate Sololuze Kultur dinamizatzailea
121 Jon Otegi Irastorza LAB Sindikatua
120 Juantxo Zeberio Etxetxipia
119 Txefi Roco Sanfilippo LAB Sindikatua
118 Mitxel Elortza Exea Irakaslea
117 Idurre Bideguren Bermeo
116 Guru Arregi mujika Altsasuko feministak
115 Haizea Moreno Torres Irakaskuntza
114 Amaia Campillo Gallardo
113 Mikel Gotzon Zabala Maiz
112 Oneka Aramaio, Etxaniz
111 Aitor Errasti Villar
110 elisabet agirregomezkorta
109 Batirtze Uriarte Iturrioz
108 Lander García Rodrigo Memoriaktibista
107 Izaskun Izurieta Ingunza
106 Aitor Martinez Vallejo
105 José Mari Pérez Diaz Euskal Herria
104 Eider Fernandez Hurtado de Saratxo Mendizain Aterpetxea
103 Ani Mestraitua Bilbao Itakasluntzs
102 Isa Mandiola
101 Jose Valdueza valdueza
100 Pili Pérez
99 Asier Zamorano Sortu
98 Kepa Korta
97 Antton Lopez Abertzalea
96 Pablo Elustondo Gonzalez LAB Sindikatua
95 Sebe Pérez de Eulate Gómez Bilbao
94 Mikel Urkizu Martín Deusto
93 Teresa Zarco Fernández Donostia
92 Fidel Arejita Zabalaurtena
91 MARGARITA Morales carmona
90 Agustín Gil Martin Herria 2000 Eliza
89 Begoña Elejabarrieta Gonzalez
88 Jon Etxabe Garitazelaia
87 Maite Llona
86 Gotzon Arrieta
85 Sabin Cuadra Lasarte Sanfermines 78; gogoan!
84 Jabier Salutregi Mentxaka
83 Martzel Oiartzabal Lejarreta
82 Antonio Chivite Martibez
81 Iñaki Alcedo Momoitio HARRIBOLA KULTURA ELKARTEA
80 Elene Gutierrez Garcia
79 Felix Placer Ugarte Herria2000Eliza
78 kostan delgado castillo
77 Ibon Ocerin Bengoa
76 Azu Argüello Martín
75 Juantxu Izagirre Idoiga Gernika Batzordea
74 Amaia Pérez Orozco Colectiva XXK
73 María Luisa Urrestarazu Gabikagojeaskoa Forua
72 Errose Landa Orue
71 Alfonso Uria Uriguen Pentsioduna
70 Iñigo San Jose
69 Txisko Fernández
68 Maitane Azurmendi
67 Javier Irigoien
66 Iñaki Lejardi
65 Inax Elgezabal
64 Alfonso Caño Reyero
63 Jose Antonio Aranburu Agirre
62 Julia Sanz Lasanta Sedtao
61 Amaia Oar
60 Aitor Iruskieta Blasco Gernika Batzordea
59 José Luis Lazkanoiturburu Bakarra
58 Xabier Landa Etxeberria Ateza
57 Josu Barandika Zubiaga
56 Estibaliz Beaskoetxea .
55 Adur Tolosa Berasategi
54 Laura Mintegi Lakarra Idazlea
53 Txapu Martin Urreta Ekologistak Martxan
52 Aitziber Ugalde Narvaiza
51 Odei Mujika Diez Sortu
50 Andone Salbarredi Azurmendi Leitza
49 Ritxi Hernández Abaitua Euskal Gune Ekosozialista
48 Karmen Irastorza Armendariz
47 Arantxa Sarasti Cazabon Santo Domingo, República Dominicana
46 Izar Larruzea Arrien
45 Danel Arriola
44 Jesús Angel Sagredo Quintana
43 Iraia Labrador Baranda
42 IÑIGO Lezamiz Belarrinaga
41 Lur Gallastegi Zendegi
40 Edurne Larrañaga Ipar Hegoa fundazioko kidea
39 Aintzane Orue Bengoa
38 Zorion Ortigosa Arruti
37 Maite Orue Bengoa
36 Naiane Careaga Uriarte
35 Pernando Mendiguren Humanista
34 Amara Bañuelos Aranguena
33 Paul Laka Garamendi Sortu
32 Zelai Nikolas Ezkurdia
31 Esther Lopez Angulo Abian Kultur Elkartea
30 Begoña Landa Torre
29 Javier Zulaika Alternatiba
28 ALAZNE Dorronsoro Langilea
27 Ariane Bañuelos Aranguena
26 Jagoba Zulueta Berastegi Ipar Hegoa Fundazioa
25 Mikel Casado Arroyo H&H
24 Jon Aguirrezabala
23 Itziar Del olmo jimenez
22 Jon Berrocal Zabala
21 Saul Arangibel Reinados
20 Leire Zuluaga Agirre Goizalde
19 AMAGOIA LEJARZA ZABALA
18 Iker Larruzea Arrien
17 Carlos Askunze Elizaga Ekonomia solidarioaren aktibista
16 Oihana Etxebarrieta EH Bildu
15 Patricia Perales EH Bildu
14 Igor Zulaika EH Bildu
13 Endika Perez Gomez LAB sindikatua
12 Amanda Dias Verrone LAB sindikatua
11 Ederra Zabala Urrutia bi•hotz - Gatazkak Eraldaketarako Elkartea
10 Naia Arteach urrutia Steilas sindikatua
9 SAIOA ARRIEN OZAMIZ Steilas sindikatua
8 Ainhoa Arruabarrena Sare feminista
7 Asier Arejita Txertudi OEE Busturialdea
6 Alejandra Loizaga Aboitiz ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
5 Iñigo Jurado Torvisco
4 Ibon Meñika Orue-Etxebarria Gernika Memoriaren Lekuko
3 Maitane Uriarte Lobak
2 Hibai Muniozguren Bilbao Gernikako lobak
1 Sabin Ibazeta Lertxundi Gernika Batzordea