Eskerrik asko, Zumeta

Orain dela 26 urte, 1994an, eta urtero bezala beste ekintzen artean Bonbardaketaren Oroimenean Picassoari omenaldi bat egiteko bururatu zitzaigun.

Margolari euskaldun desberdinekin kontaktuak egin genituen eta guztiak prest agertu ziren lan kolektibo bat egiteko.

Picassorenaren neurri bereko egurrezko mihizea prestatu genuen eta margolari bakoitzarentzat, goitik beherako espazio bera margotzeko bakoitzak, bere estiloan.

Foruen Plazan, eskailara batzuekin: Nafarroatik Morras; Gernikatik Edu Gordo eta Jonan Berasaluze; Iparraldetik Gelós; Bizkaitik Lazkano eta Dani Tamayo eta Gipuzkoatik orain zendu den Zumeta maisua.

Eskerrik asko, Jose Luis Zumeta. Jaso gure doluminak urteurren honetan.

Ez adiorik.

“Ezin daiteke Gernikako sarraskia ahaztu” [Egunkaria 1994-04-24]

Artxiboa

Gaiak