Urriaren 27, 28 eta 29an Siria Iparraldeko eta Ekialdeko Administrazio Autonomoaren ordezkaritza bat izan da gure artean.
Talde honek asteak igaro ditu Europan, bizi duten egoera latza zabaltzeko. Izan ere, Turkiako inbasio meharsua etengabea da eta bitartean turkiarrek intentsitate baxuko gerra egiten dute, eraso amaigabeekin eta, sarri, baita dronekin ere. Horrek milaka lagunen nahitaezko ihesa eta erbesteratzea eragin ditu.
Misio diplomatikoa honako hauek osatzen dute: Abdulksrin Omar, Siria Iparraldeko eta Ekialdeko Administrazio Autonomoko Kanpo Arazoetako presidentekideak eta Faruk Doru, herri kurduaren ordezkariak Espainiako Estatuan eta Portugalen.
Larunbatean, hilak 29, Gernikan izan dira Mertxe Gómez, Julia Iglesias, Markel Brouard eta Miguel Angel Díaz “Kurdistanekin Elkartasun Ekimeneko” kideekin batera.
Karlos Zurutuza kazetariak ere lagundu zien. Liburuaren egilekidea, “Respirando fuego. En las entrañas de la lucha kurda por la supervivencia”.
Gure “Gernika Memoriaren Lekuko” plataformako kideek, herri kurduaren borrokarekiko elkartasun ekitaldi batean, harrera egin diote ordezkaritza honi, eta hiribilduko leku erreferente batzuk erakutsi dizkiete.