SIRENA PASEALEKUAN
Eguna: 2024/04/26
Ordua: 15:45
Lekua: Pasealekuan
Antolatzailea: Gernika Batzordea

Ipar Euskal Herriko Bakearen Artisauak gonbidatu ditugu sirena aktibatzeko. Orain egun batzuk epaituak izan dira Luhusoko armagabetzearen lehen mugarri garrantzitsuagatik. Euskal gatazkaren konponbiderako egindako ekarpen itzelagatik, erreprimituak baino aitortuak izan beharko litzatezke, eta gainerakook, eskertuak.

Gure aldetik, egia, aitortza, memoria, askatasuna eta justizia oinarri, gure babes eta estimua adierazi bahi diegu ekimen sinboliko honekin.