Oroimen Ibilbidea 2017
Eguna: 2017/04/28
Ordua: 18:00
Lekua: Ibilbidea
Antolatzailea: Gernika Batzordea

Gernika Batzordeak antolatuta, Naia Torrealdai, Alvar Hervalejo eta Garazi Barrenetxea historialari gernikarrekin oroimen ibilbide bat antolatu zuen, Xabier Enbeita eta Ibon MeƱika herrikideen laguntzarekin.

Azpimarra berezia eman genion Gernikaren bonbardaketa eta geroko errealitateari, eta, atal batzuei, bereziki, arreta jarri genien: Frankismoak bultzaturiko hezkuntzaren erabilera, emakumearen egoera erpin ezberdinetatik ikusia (lan fortzatuak, ASTRAko langileria, sexu erasoak, ezarpenak, zapalketa…), Kataluniarekin izandako hartu-emana (bonbardaketa eta gutxira eman zeneko “Bartzelonako euskal astea” ardatz)…

Horretarako, “Guernica” kuadrotik hasita, juntetxea, Pasileku, eskola zaharrak, Arrano, tren geltokia eta ASTRA izan genituen helduleku. Eta tartean, hainbat kolaborazio izan genituen: Lurdes Ondororen bertsoak, Oihana Cabello eta Leire Gonzalezen testu literarioak, Oier Plazaren ikus-entzunezkoa (Tia Luisita) eta Angela Lopezen marrazkia, horren lekuko.