Ipes elkarteak “memoria elkarrizketa” saioak egiten ditu, orain bi urtetik, Gernikan. Ikuspegi eta erpin ezberdinetatik herri-memoria, nondik eta Gernikatik, lantzeko ekarpena izateko.
Ekainaren 25eko data bi helburuetarako baliatu izan dugu: batetik ikasturte amaierako memoria ariketa izateko; eta, bestetik, Estepan Urkiaga “Lauxeta”ren itzala Gernikara hurbilduz, bere figuraren alde ezberdinetan (kazetaritza, hizkuntza, politika, gerra, literatura…) sakontzeko.
Aurton, krisi garai honetan, bi saio online eta bat presentziala egingo ditugu: Ibai Alzaga Mungiako Haizetara elkarteko kidea eta Lander Garcia Gasteizko Martxoak 3 elkarteko kideei elkarrizketa telematiko bana batetik, eta, bestetik, ekainaren 25ean bertan Markinaldeko Ahaztuen Oroimena 1936 elkartekoak Gernikara presentzialki gonbidatuz.
Ibai Alzaga, Mungiako Haizetara elkarteko kidea:
Lauxeta Laukizen jaio, eta Mungiako semea izan zen; Haizetara elkarteko kideak pertsonaia honen eragina herrian, elkartearen dinamika eta belaunaldi berriei begirako oroimen-transmisioaz aritu izan da elkarrizketa emankor honetan.