Memoria elkarrizketa: Dimako esperientzia
Eguna: 2021/06/24
Ordua: 19:00
Lekua: Astra
Antolatzailea: Ipes

Ikasturte amaierako memoria elkarrizketa egingo dugu, ASTRA Gernikan. Urtero legez, ekainaren 25aren testuinguruan (Lauaxeta Gasteizen erail zuten egunean) kurtsoari amaiera emango diogu saio berri batekin.

Oraingoan, Izaro Gaintza Sola ikerlari eta artista, eta Juan Pablo OrduƱez MawatreS artista izango ditugu: Dimako (Arratia) proiektuaren partaideak dira, eta herri horretan garatzen ari den proiektuaren berri emango digute.

Dabid Zelaia da memoria elkarrizketa saio guztien kartelaren egilea