Julio Onaindia Landeta
Eguna: 2018/06/20
Ordua: 15:45
Lekua: Gernika-Lumo
Antolatzailea: Ipes

Julio Onandia Landeta Gernikako bonbardaketa ezagutu eta pairatu zueneko gernikarra izan zen; 12 urteko mutiltxoa zen orduan. 2018ko ekainaren 20an hil egin zen, 93 urte zituela.

Bere kemena, herriarekiko konpromezua eta askatasun bultzada entzun nahi zion guztiei eskaini zion. Horren lekuko 2016.urteko otsailean Ipes elkarteak gonbidatua Angela Davis pentsalari ezkertiar afro-amerikarrari egindakoa. Zuzen-zuzenean, Fermin Muguruza abeslari eta zinemagilearen laguntzaz, eman zion 1937ko apirilaren 26an gertaturikoaren berri.

Baina ez zen izan bakarra. Argazkiak erakusten duen bezala, Martina Anderson preso ohi errepublikar irlandarrari, eurodiputatua zela, eskaini zion bere testigantza. Baita Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideari, azken honi kartzelatik atera eta gutxira.

Berea, eta askoren testigantza, gurekin geratzen da Gernika Memoriaren Lekuko bihurtzeko. Ez adiorik, Julio!

Martina Anderson Sinn Fein alderdi irlandarraren eurodiputatuari Gernikaren bonbardaketaren kontakizuna helarazi zion Juliok, 2017an
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea bere etxean jaso zuen Juliok, 2018an