IBILBIDEA KANDELEKIN
Eguna: 2024/04/26
Ordua: 21:30
Lekua: Foru Plazan
Antolatzailea: Gernika Batzordea

Gaueko 21,30ak aldera entzun ziren 1937.ko apirilaren 26an azken bonba hotsak Gernikan. Oroitzapen indartsu hori gomutan, egunaren azken ekimenari heltzen diogu kandelen manifestazioarekin. Eta haien bidez Gernika bizirik dagoela ozen aldarrikatzeko keinu sinbolikoa bihurtzen zaigu.