Gernika faxistek bonbardatu zuten 1937ko apirilaren 26 hartan. Arratsaldeko 15.45etan abiatu eta gaua egin arte aritu ziren bonbak botatzen, herritarrak hiltzen eta hiria suntsitzen.
Urtero, Gernika Batzordeak deituta, gaueko 21.30tan (bonbardaketa amaitu zeneko orduan) kandelen manifestazioa egiten da keleetan barrena; ez dugula ahanzten, egia, aitortza eta justizia aldarrikatzeko, eta Gernika izirik dela adierazteko.