Gernika Memoriaren Lekuko Plataforma. Bonbardaketaren 86. urteurrena
Eguna: 2023/04/26
Ordua: 15:45
Lekua: Gernika-Lumo
Antolatzailea: Gernika memoriaren lekuko

Parte Oficial de guerra correspondiente al 1º de Abril de 1939, III Año Triunfal. En el día de hoy, cautivo y desarmado el Ejército rojo, han alcanzado las tropas Nacionales sus últimos objetivos militares. LA GUERRA HA TERMINADO”.

Burgos, 1º de Abril de 1939. Año de la Victoria”

Gaur, 2023ko apirilaren 1ean, Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren bonbardaketaren 86.urteurren egitaraua aurkezten dugu. Data bera ere – entzun duzue- ez da kasualitatea: Apirilaren 1a izan baitzen Francok dena amaitu zela adierazi zuen eguna-eta. Baina ederki asko dakigu Gernikan egun hartan ez zela ezer amaitu; gure herria suntsitu zuen altxamendu militarrak gauza askori hasiera eman baitzion egun hartan: diktadura, zapalketa, eskubide urraketa, eta gezurraren inposaketa, besteak beste.

Bere burua herri bizitzat duenak memoria bizia jasoa izan behar du. Are gehiago bere historia garaikidean hainbesteko egunerokotasuna duen trajedia pairatu badu. Horregatik, egia, aitortza, memoria eta justizia aldarrikatzen jarraitzea dagokigu gaur egun ere.

Ikusten duzuenez, eragile ugari elkartu gara egitarau zabalaren baitan. Ikuspegi eta begirada ezberdinetatik ekarpen anitzak bildu ditugu, eta zinez poztekoa da hainbeste ekimen, eta hain zabalak izatea.

Gure memoria poliedrikoa elikatzeko balia ditzagun.