Gernika Garretan 2024
Eguna: 2024/04/26
Ordua: 21:00
Lekua: Foru Plazan
Antolatzailea: Gernika garretan

Ehun eta laurogeita hamaika urte joan dira gurean, karlista eta liberalek lehenengoz borrokatu zutenetik hona. Garai hartan, Jose Antonio Muñagorrik, Berastegiar politiko eta militarrak, bakearen eta foruen aldeko mugimendua eragin eta proklama idatzi zuen. Bere sasoian inork aintzakotzat hartu ez arren, Bergarako besarkadan kontutan izan zena.

Proklama zeritzon adierazpen politikoaren ibilbide laburraz jabeturik, garaiko bertsolariak erabili zituen adierazpenari zabalkundea emateko eta halaxe heldu dira bertso paperok gaurdaino.

Gernikako bonbardaketaren urteurren honetarako, munduaren egoera geopolitikoari eta  gerren ugalketari adituz, Muñagorriren adierazpenak urteotan baitutako zentzuna  bueltan dakar. Beraz,  honako esaldi hau hartu eta aurtengo ekitaldiaren bultza bihurtu dugu gaurkotasunik galdu ez duela uste dugulako.

“GERRAK EZ DAKAR ONIK INONDIK INORA”

.