Gernika Garretan 2017
Eguna: 2017/04/26
Ordua: 19:00
Lekua: Merkurio plaza
Antolatzailea: Gernika garretan

AURKEZPENA

Gernikaren berreraikuntzaren zati bat gerrako presoek egindakoa da, eta hala ere, bertakoei aurpegiratu egiten zieten beraiek erre zutela Gernika. Faxistek agintzen zuten herri berrian, irakaskuntzan, Udalean zein kalean. Gerra irabazi zutenen eta galdu zutenen artean banatu zen herria, eta horrek markatu zituen hurrengo 40 urteak. Non gelditu ziren errepublikaren alde ibilitakoak? Nortzuek hartu zituzten eraikitako lehenengo etxeak? Nola biziraun zuten ezer gabe gelditu zirenek? Jende askok alde egin zuen Gernikatik egoera jasan ezina zelako, baina batzuk itzuli ere egin ziren, eta haiei esker, hemen eusten asmatu zutenei esker, belaunaldi berriak sortu dira Gernikan.

Jendea bakean ari da bere bizitza egiten Kondor legioa sartzen denean. Bonbaketak arratsalde osoa iraungo du, baina suntsituko duena herria baino gehiago da. Hurrengo egunetik aurrera ezer ez da berdina izango. Sinbologia frankista sartuko da herrian, ordura arteko bizimoduak ez du balioko: irakasle berriak inposatuko dituzte eskolan, gerrako presoak etorriko dira Gernikara kale printzipalak berreraikitzera, bertakoak txaboletan biziko dira, jende aberatsak hartuko ditu eraikitzen diren lehenengo etxeak, fusilaketek beldurra eragingo dute… eta jende asko joan egingo da. Beldurrak eta askatasunez bizi ezinak jendea urrutira eramango du. Familia askotan ez dute gerrara joan zirenen berririk izango. Nahiko lukete haien berri izan, baina beti ezingo dute. Kasu batzuetan gorpuak berreskuratzea ere ezinezkoa izango da.

1937ko apirilaren 27ak ez du apirilaren 26arekin zerikusirik izango. Gernika ez da lehengoa izango eta nahiz eta berreraiki egingo duten, jendeak bizipen gogorrak gordeko ditu isilean. Esaten utziko ez dioten guztia airean arnastuko da. Gerra galdu zutenak asko izango dira, eta euren ideiak gorde egingo dituzte, isilean baino ez bada ere. Beste aldean, gerra irabazi dutenak egongo dira: isilik egoteko beharrik gabe, bizitza normala egiteko arazorik gabe. Eta bien erdian bandoa aldatu zutenak egongo dira. Gaur egungo prisma batetik, ulergarria ere izan daiteke presioa ezin jasan, bandos aldatzea. Gerrako kontestuan baina, mingarria izan zen senideak non lurperatu zizkioten ere ez zekien jendearentzat.

Gerrako preso haiek, Espainiar estatuko leku anitzetatik etorriak, ezin izaten zuten herritarrekin kontakturik izan. Ez zieten uzten konplizeak aurkitzen, hitz egiten, euren familiari berriak bidaltzeko sikiera. Baina berreraiki zuten Gernikaren zati bat, eta jendeak aurkitu zuen memorian besterik ez bada ere, egia gordetzeko bidea. Egia hori heldu zaigu gaur arte, eta gure lana da gertatutakoa, paper ofizialean bertsioari kasurik egin gabe, kontatzea.   

LEHENA ETA ORAINA

Aurten, iragana eta oraina lotu nahi ditugu antzerkiko eszena batean. Zaila da eszena hori Gernikako kaleetatik ateratzea, baina Lobak kolektiboak gerretatik ihesi dabilen jendea ekarriko du gure kaleetara. Ez baitziren gerrak amaitu 1937an. Orain ere, Europara sartu nahian dabilen jendea, bonben artetik dator ihesi, eta keinu bat egin nahi diegu guzti horiei. Interes ekonomikoen edo botere gosearen alde hainbat errugabek galtzen du etxea urtero-urtero, eta jende horrek guztiak nonbait hasi behar du bizitza berria Gernikako umeek behinola hasi zuten moduan. Gernika Garretanetik orainaldiaren aipamena ere egin nahi dugu: gertatu zena oroitzea ondo dago, baina oraindik ere, beste leku batzuetan gertatu egiten dela ahaztu gabe.

Batukadakoek girotuko dute bonbardaketaren eszena; Lobakek eszena berri bat garatuko du errefuxiatuei buruz; Santurtziko eskolakoek arduratuko dira zenbait pertsonaia karakterizatzeaz eta Zine Klubak antzezlan osoa grabatuko du.

Elai Alai dantza taldea eta CIP Gernika, ileapaindegia ere laguntzaile izango ditugu, aurreko urteetan bezala.

Guztira Gernikako eta Busturialdeko 200 bat lagunek hartuko du parte herri antzerkian:bai neskatilak bai mutilak; bai jende gazteak zein helduak. %63 emakumezkoak izango dira eta %37 gizonezkoak.

Edizio honetan gidari bi izango ditugu zuzendaritza artistikoan: Doro Zobaran, gaurdaino izan duguna, eta Onintza Enbeita, aurten lehenengoz. Antzerki munduan eskarmentatuak biak ere.

PRESENTACION

Parte de la reconstrucción de Gernika es llevada a cabo por prisioneros de guerra, y aún así se enfrentan a los lugareños que quemaron a Gernika. Los fascistas gobernaban en la ciudad nueva, en educación, en la ciudad y en la calle.

La ciudad se dividió entre los que ganaron y los que perdieron, lo que marcó los próximos 40 años. ¿Dónde se encontraba la República?

¿Las primeras casas construidas por la gente? ¿Cómo sobrevivieron los que quedaron sin nada? Muchas personas abandonaron Gernika porque la situación era insostenible, pero algunas también regresaron, y gracias a quienes planearon quedarse aquí, han surgido nuevas generaciones en Gernika.

Las personas viven sus vidas en paz cuando entra la Legión Kondor. El bombardeo durará toda la tarde, pero lo que lo destruirá es más que la ciudad. A partir del día siguiente, nada será igual.

El simbolismo de Franco entrará en el pueblo, la vida no valdrá la pena: se impondrán nuevos maestros en la escuela, vendrán prisioneros de guerra para reconstruir las calles principales de Gernika, los lugareños vivirán en chozas, acogerán a personas adineradas, construirán las primeras casas, los disparos causarán miedo … y muchas personas se irán.

El miedo y la incapacidad de vivir libremente alejarán a las personas. Muchas familias no escucharán sobre quienes fueron a la guerra. Es posible que quieran escuchar sobre ellos, pero siempre no pueden. En algunos casos también será imposible recuperar el cadáver.

El 27 de abril de 1937 no tiene nada que ver con el 26 de abril. Gernika no será la primera e incluso si se reconstruyen, las personas mantendrán sus duras vidas en silencio.

Lo que no le dejen decir, respirará el aire.

Los que perdieron la guerra serán muchos y mantendrán sus ideas, aunque solo sea en silencio. Por otro lado, habrá quienes hayan ganado la guerra: no hay necesidad de permanecer en silencio, sin la molestia de una vida normal.

Y habrá quienes cambiaron la banda en el medio. Desde el prisma de hoy, también puede ser comprensible que la presión no pueda soportar el cambio de bando. Pero en el contexto de la guerra, fue doloroso para los familiares enterrarlo incluso para las personas que no conocía.

Estos prisioneros de guerra, procedentes de muchas partes de España, no podían tener contacto con los ciudadanos.

No permitieron que los cómplices los encontraran, hablaran, enviaran noticias de su familia a los sikhs. Pero parte de Gernika fue reconstruida, y fue solo en la memoria que la gente encontró la manera de mantener la verdad. Esta verdad nos ha llegado hoy, y es nuestro trabajo contar la historia, independientemente de la versión oficial.

ANTES Y AHORA

Este año, queremos conectar el pasado y el presente en la escena del teatro. Es difícil sacar esta escena de las calles de Gernika, pero el colectivo Lobak traerá a las personas que huyen de la guerra a nuestras calles.

Las guerras no terminaron en 1937. Incluso ahora, las personas que intentan ingresar a Europa están huyendo de las bombas, y queremos hacerles un gesto a todos. Muchas personas inocentes pierden sus hogares cada año por intereses económicos o hambre de poder, y todos ellos necesitan comenzar en un lugar nuevo como los niños de Guernica una vez comenzaron. También nos gustaría mencionar el presente de Gernika Garretan: el recuerdo de lo que sucedió es bueno, pero aún así, olvidando que sucede en otros lugares.

La Batukada establecerá la escena del bombardeo; Lobak desarrollará una nueva escena sobre refugiados; La escuela Santurtzi será responsable de caracterizar ciertos personajes y el Film Club grabará toda la obra.

El grupo de danza Elai Alai y CIP Gernika, peluquera, también estarán presentes, como en años anteriores.

Un total de 200 personas de Gernika y Busturia participarán en el teatro popular: niñas y niños; Tanto jóvenes como viejos. 63% serán mujeres y 37% hombres

En esta edición tendremos dos guías en dirección artística: Doro Zobaran, que hemos tenido hasta ahora, y Onintza Enbeita, por primera vez este año. Ambos experimentados en el mundo del teatro.

ZINE KLUBekin lankidetzan

2017an, Gernikako Zine Klubekin lankidetzan, DVDa kaleratu dugu edizio honetako irudiekin. Urriaren 27an eta 28an aurkezten dugu Lizeo Antzokian.

Colaboracion con Zine Klub Gernika

En 2017, en colaboración con Zine Klub, se editó un DVD con imágenes de esta edición.

El DVD se presentó los días 27 y 28 de octubre en el teatro Lizeo.