Gernika Bizirik bideo-klip estreinaldia
Eguna: 2023/04/23
Ordua: 20:00
Lekua: NAIZ ataria
Antolatzailea: Gernika memoriaren lekuko

Orain bi urte, Jon Rementeria “Remen” musikari gernikarrak “Gernika Bizirik” kanta plazaratu zuen bonbardaketaren urteurrenaren baitan. Alta, talde lana izan zen, eta hainbat musikarirekin batera proiektua gauzatu zuen:

Jon Rementeria Larruzea: ahotsa, koruak, gitarra akustikoa
Gorka Leon Uribe: pianoa, MIDI konponketak, perkusioa, platerak
Leire Gonzalez Enbeita: baxu elektrikoa
Jon Urriolabeitia Zenigaonaindia: gitarra elektrikoa, koruak
Patxi Goikoetxea Erdoiza: perkusioa, platerak

Aurkeztu genuenetik tresna izaera eman genion egitasmoari. Eta, horrela, Gernikako bonbardaketaren 86.urteurreneko egitarauaren baitan, bideari zabalpena emango diogu bere bideo-kliparen estreinaldiarekin.

Horretarako, BEGIRA produkzioak taldearekin elkarlana abiatu, eta Larraitz Zuazoren gidaritzapean burutzen ari gara proiektua. Artista gernikar gehiagok parte-hartuko dute bertan, Ross dantza eskolako Rosa Rementeriak koreografia egin baitu.