Martxoaren 10ean, osteguna, Lemoako udala eta hainbat herritarrek elkarlanean sustatzen duten memoriaren lanketaren egitarauan parte-hartuko dugu, Gernika Batzordearen ibilbidea kontatzen duen ikus-entzunezko emanaldiarekin.
Herri memoriaren lanketan ekarpen emankorra egiten du Lemoako herriak azken urteetan, eta poztasunez parte hartuko dugu aurtengo egitarauan. Gainera, orain hilabete batzuetatik zabaldua dagoen Kotxepin kultur etxean izango da, beraz, ezin hobeto.
Hemen Lemoako udalak zabaldutako berria:
https://www.lemoa.net/eu-ES/Albisteak/Orriak/20220301-85-aniversario-bombardeo-lemoa.aspx